Abegi Etxea
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Abegi Etxearen Araudi Proiektua. Indarrean dagoen araudia 2004an onartu zen, eta, beraz, beharrezkoa da erregelamendu berri bat onartzea, indarrean dagoen sektoreko araudira egokitzeko.
Hain zuzen, erregulazio berriak modu esanguratsuan eragiten dio harrera zerbitzuaren definizioari; izan ere, 2004ko araudian, zerbitzu hori eguneko 24 orduko egonaldi gisa taxutu zen, eta erregulazio berrian, ostera, bi zerbitzuk osatzen dute hura: gaueko harrera-zerbitzuak eta eguneko arreta-zerbitzuak.
Bigarrenik, araudiak familientzako harrera zerbitzua ere arautzen du. Zerbitzu hori, prestazioen eta zerbitzuen zorroan berariaz jasota ez badago ere, Udalak ematen du, gure testuinguruan sortu den gizarte-errealitateari erantzuteko, hau da, adingabeak dituzten eta etxerik gabe dauden familien presentziari erantzuteko.
Hirugarrenik, bazterketa egoeran dauden pertsonekiko esku hartze sozialaren paradigma berrietara egokitzen da araudia. Alde batetik, neurri handi batean jadanik aplikatzen ziren gai batzuk erantsi zaizkio araudiari, eta, horrenbestez, estaldura juridikoa eman zaie, segurtasun juridikoaren eskakizunetara egokituta. Beste alde batetik, aldatu eta garatu egin da zehapen-araubidea, erabiltzaileen benetako egoerara eta haiek gizarteratzeko helburura egokitzeko.
Garraio tituluak
Tokiko Gobernu Batzordeak turismo garraiorako erabilera orokorreko garraio erregularreko titulu baliodun hauek kentzea onartu du:
- Autobus turistikorako txartela helduentzat
- Autobus turistikorako txartela haurrentzat (5-12 urte)
- Tren simulatuko txartela helduentzat
- Tren simulatuko txartela haurrentzat (5-12 urte).
Gobernu Batzordek onartu du baita turismoko erabilera orokorreko hiri garraio erregularreko titulu hauek sortzea kendutako horien ordez:
- Turismo autobuseko txartela (24 ordu)
- Turismo autobuseko txartela (48 ordu)
- Turismo autobuseko txartela (azkeneko errotazioa)
- Turismo tren simulatuko txartela
- Turismo tren simulatuko txartela (Ibilbide bereziak)
Onartu da, halaber, garraio erregularreko zerbitzuagatiko zergazkoak ez diren prestazio publikoak arautzen dituen Ordenantzaren proiektua aldatzeko proiektua, titulu horietarako nahiz turismokoa ez den garraio erregularreko titulu digital berrietarako tarifak ezartzen dituena.
Zuhaiztien plana
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du hiriko hiri zuhaitzen Plan Zuzentzailea idazteko zerbitzua kontratatzeko espedientea, 112.118 euroko lizitazio aurrekontuarekin eta 12 hilabeteko egikaritze epearekin.
Zuhaitzen Plan Zuzentzailearen helburu nagusiak hiriko zuhaitzen egungo egoeraren diagnostiko ahalik eta zehatzena egitea da, arazoak eta gatazkak identifikatuz eta konponbideak proposatuz, ekonomikoki kuantifikatuz, eta kudeaketa hiri jasangarri eta arrazionalaren zuhaizti eredurantz bideratuko duena.
IOM Eraikina
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Gureak Lanean SA enpresari IOM-ERAIKINA eraikina (Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Zerbitzu Dibisioa handitzea) eraikitzeko baimena ematea Illarra 4 (Goienetxe) bidean, obrak amaitzeko bi urteko epearekin.
Suhiltzaileentzako ibilgailuak
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du PSISZ-erako bi ibilgailuren hornidura kontratatzeko espedientea onartu du, 120.000 euroko lizitazio aurrekontuarekin eta 12 hilabeteko entrega epearekin.
Erlazionatutako dokumentuak
2022/04/05-an argitaratua