‘Mendi lasterketak eta emakumeak’ lelopean, hitzaldia eskainiko dute Oihana Azkorbebeitiak eta Leire Baraibarrek, apirilaren 29an

0
Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketako antolatzaileek, lasterketaren harira, Mendi lasterketak eta emakumeak hitzaldia antolatu dute apirilaren 29rako. Hitzaldiaren berri emateko elkartu dira Maialen Agirre, Domusa Teknikeko parekidetasun batzordeko kidea, Egoitz Arruti eta Idoia Arrizabalaga Azpeiko Udalakeko kirol eta Parekidetasun zinegotziak, hurrenez hurren, Arantxa Larrañaga Lagun Onak Mendi Bazkunako lehendakaria, Iñigo Orbegozo Domusa Teknik lasterketako arduraduna (argazkian, ezkerretik eskuinera).

Antolakuntzak punta-puntako bi emakume korrikalari gonbidatu ditu herrira. Oihana Azkorbebeitia (Abadiño, 1981) eta Leire Baraibar (Areso, 1979) izango dira hizlariak, biak ala biak hainbat podiumetara igotakoak.

Jakinekoa da gaur egun mendi lasterketen munduan oraindik ere emakumeen parte hartzea gizonezkoenaren oso azpitik dagoela, are gehiago distantzia luzeetako lasterketetan. Hori horrela, hitzaldi honekin, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren helburua, emakumeei ikusgarritasuna emateaz gain, korrikalari hauen lorpenei aitortza bat egitea da.

Azkorbebeitiak eta Baraibarrek gai desberdinen inguruan izan dituzten bizipenak eta beren ikuspuntuak ezagutzeko parada izango dugu apirilaren 29an, 19:00etatik aurrera, Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuko areto nagusian.