Altzako kiroldegiaren irekiera dela eta doako jarduera egitarau zabala antolatu da

0

Altzako Udal Polikiroldegi berriaren irekierak, apirilaren 20an, Donostia Kirolak eta inguruko kirol taldeek antolatutako doako jardueren programa zabala ekarriko du.

Donostia Kirolak doako kirol-jarduerak eskainiko ditu apirilaren 20tik 29ra, besteak beste, GAP, latinzumba, taichi, pilates, hipopresiboak, mantentze-gimnasia edo indoor zikloa. Gainera, maiatzaren 2ra arte, igandea, Kirol Txartelaren abonatuak ez diren pertsonek instalazioa doan erabili ahal izango dute, eta horretarako 100 sarrera erreserbatuko dira egunero.

Waterpolo Donostia klubak eta Gimnasia Ritmica Donostia klubak (instalazio horien erabiltzaile izango diren bi klubek) haurrentzako hastapen tailerrak eta waterpolo edo gimnasia erakustaldiak antolatu dituzte egun hauetan.

Gainera, apirilaren 21etik 23ra erronka solidario bat garatuko da Txernobilgo haurrei premiazko laguntza humanitarioa emateko dirua biltzeko. Erronka hori Altza Txernobiletik dauden 6.344km-ko distantzia (joan-etorria) ziklo indoorreko gimnasioko bizikletetan pedalei eraginez osartu nahi da. Jarduera honetarako Txernobil Elkartearen laguntza izango dugu.

Apirilaren 23an, larunbata, Altzako Kirolaren Eguna ospatuko da, ekintza ugarirekin. Goizean, erronka solidarioarekin jarraitzeaz gain, Zumbatoi herrikoia egingo da (plazan, eguraldi ona egingo balu), umeentzako uretako jolasak izango dira eta Herri Kirolak-en desafio bat inguruko ikastetxeetako bigarren hezkuntzako gazteen artean. Nordic Walking hastapen-tailerrak ere egingo dira Nordic Walking Donostia Urban Elkartearen eskutik. Azkenik, waterpolo eta gimnasia erritmikoko erakustaldiak egongo dira eta kirol anitzeko pistak izango dira Easo saskibaloiko Mini Kopako agertokia. Igandean igeriketa sinkronizatuko erakustaldia izango da CN Easorekin.