Barakaldoko TAO zerbitzua kenduko da Aste Santuko jaiegunak direla eta

0

Beste urte batez, TAO zerbitzua kenduko da Aste Santuan.    Azken urteetan egin den bezalaxe, enpresako sindikatuek egindako eskariei erantzuteko xedearekin, ez da zerbitzurik egongo Larunbat Santuan, laneguna izan arren.

Gauzak horrela, udalerriko herritarrek hiriko edozein tokitan doan aparkatu ahalko dute bihartik, hilak 14, apirilaren 18ra arte (egun hori barne).