PRUEBA
Aste Santuko oporrak hastear daudela kontuan hartuta, Ertzaintzak eta udaltzaingoak aholku batzuk eman nahi dituzte etxebizitzetako lapurretak saihesteko. Egun hauetan jende ugari mugituko dela aurreikusten da, eta, ondorioz, ohiko etxebizitzak hutsik geratuko dira. Jarduteko jarraibide sinple hauek nabarmen zaildu dezakete lapurreta egitea eta, azken batean, delituari aurrea hartzen lagundu dezakete.
GOMENDIOAK:
-
- Ez fidatu auzokideen elkarteetara hurbiltzen diren eta, aitzakia xelebreak jarriz, etxebizitzei buruzko informazioa lortzen saiatzen diren pertsonez.
-
- Plastikozko markatzaileak edo itsasgarri-hariak hautematen badira, Ertzaintzari edo Udaltzaingoari jakinarazi behar zaio eta ez da ezer ukitu behar.
-
- Etxeko sarrerako atea giltzaz itxi dela ziurtatu behar da beti, baita barruan gaudenean ere, eta, batez ere, gauez. Ateko giltzari beti eman buelta, etxetik kanpora minutu gutxi batzuetan egon behar baduzu ere. Ahalegindu beti etxean norbait dagoela aditzera ematen.
-
- Norberaren eta komunitateko segurtasun-sistemak mantendu eta zaindu. Komeni da segurtasun-sistemak instalatzea, hala nola, bumping kontrako sarrailak edo ateak haustea eragozteko segurtasun-ezkutuak.
-
- Higiezinari atxikita aldamioak badaude, ondo itxi leihoak eta pertsianak. Txaletetan eta beheko solairuetako etxeetan komeni da burdin-hesiak jartzea kanpotik erraz iristeko moduko leihoetan.
-
- Lapurreta egiten badizute, ez ukitu ezer, ez jarri gauzak bere lekuan, eta berehala deitu Ertzaintzara.
-
- Etxe barruan lapurrak aurkituz gero, ahal dela ez aurre egin. Gero deitu berehala 112ra.
-
- Ertzaintzak herritarren laguntza eskatzen du, eta etxeetan edo etxebizitzetan bizilagunen mugimenduak kontrolatzen aritu daitezkeen ibilgailu edo pertsona susmagarriak ikusiz gero 112ra dei dezatela eskatzen die.