Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Astxiki mendian, Abadiñon, min hartu duen 15 urteko adingabe bat erreskatatu dute gaur, astelehena, arratsaldean.
Arratsaldeko hiruak aldera, mendizale talde bat SOS Deiak 112 larrialdiei aurre egiteko telefono-zerbitzuarekin harremanetan jarri da Astxiki mendian adingabe batek min hartu duela esanez. Berriemailearen arabera, adingabeak makadura zuen orkatilan eta ezin zuen bere kasa oinez jarraitu.
Adierazitako lekura Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak eta suhiltzaileak agertu dira eta biktima erreskatatu dute. Ondoren, ohatila batean jaitsi dute mendi-magalean dagoen aparkaleku batera, eta bertan zain zuen anbulantziak hartu eta osasun-zentro batera eraman du.