Euskalmeten aurreikuspenen arabera, Aste Santuko eguraldia egonkorra eta lehorra izango da

0

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenen arabera, Aste Santuan eguraldi egonkorra eta lehorra izango da eta prezipitazio gutxi izango dira, batez ere asteazkenetik, apirilaren 13tik aurrera, egun horretan hasiko baita eguraldia egonkortzen goi-presioen eraginez. Bihar, aldiz, oraindik ere nabarituko dira “Evelyn” borraskaren eraginak, eta hego-ekialdeko haize zakarra ibiliko da eta zaparrada batzuk botako ditu.

Euskalmeten arabera, asteazkenetik aurrera, eta, batez ere, ostegunean, eguraldia egonkortzen joango da, nahiz eta ekialdetik edo ipar-ekialdetik joko duen haizeak hodei batzuk ekarriko dituen, batez ere ostegunean eta ostiralean. Larunbatetik aurrera eta astelehenera arte, hodeiak iristeko probabilitatea txikiagoa da eta ostarte zabalak izango dira.

Prezipitazioari dagokionez, eguraldi lehorra izango da seguruenik, nahiz eta ez den baztertzen lanbro pixka bat egitea ipar-ekialdeko haizea indartzen bada eta hodeiak ugaritzen badira. Hala ere, seguruenik ostegunetik astelehenera arte eguraldia batez ere lehorra izango da.

Tenperaturak urte-sasoi honetarako batez bestekoaren gainetik ibiliko dira. Litekeena da maximoak 18-22 ºC inguruan ibiltzea isurialde kantauriarrean eta 16-18 ºC inguruan isurialde mediterraneoan.

Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmet (www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter (@Euskalmet) bidez, edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.