i+Med-ek munduko lehen Nanohidrogel Adimentsuen Institutu Biomedikoa sustatzen du

0
PRUEBA

I+Med arabar kooperatiba independenteak 20 milioi euroko zuzkidura duen hiru urterako inbertsio-proiektu bat aurkeztu du, eta Nanohidrogel Adimentsuen Institutu Biomedikoa (NAIB) jarriko du abian horren barruan.

Ezaugarri horiek biltzen dituen lehena izango da munduan, eta i+Med munduko liderra bihurtuko du epe ertain eta luzera medikuntza pertsonalizatuan, nanohidrogeletan zuzenean txertatutako adimen artifizialeko sistemen bidez.

i+Med-ek aurreikusten duen Institutu berria Arabako Parke Teknologikoan egongo da eta kualifikazio handiko 60 lanpostu berri sortuko ditu hori martxan jartzen duenean. Obra aurten hasiko da, eta 2024 hondarrean amaituta egotea espero da.

Proiektua disruptiboa da bere kontzepzioan, eta erreferentzia zientifikoan bihurtzeko nazioarteko onespena emango dio i+Med markari, finantza arloan ekarriko dion hazkunde garrantzitsu eta positiboaz gain. Hala, kooperatiba independente horrek aurtengorako zenbatetsitako negozio-zifra hamar milioi euroren inguruan ibiliko da, baina 2025erako 25 milioi euroko fakturaziora heltzeko itxaropena du.

Lan arloan ere nabarituko da inbertsio horren eragina, eta egungo plantilla osatzen duten 71 langiletik (tartean 58 ikerlari, horietatik 16 doktoreak) 125 langile izatera igaroko da jarduera hasterakoan, hots, 2024ko urtearen amaieran. Horietatik ehun inguru, gainera, lehen mailako ikerlariak izango dira.

Egoitza berria eta azken belaunaldiko teknologia

Inbertsioak, oro har, eta Nazioarteko Institutu berriak, bereziki, sendotu egiten du Arabaren posizioa Euskadirako erreferentziazko garapen ekonomikoaren polo gisa, eta baita mundu osorako ere sektore farmazeutikoan eta biomedikoan. Lidergo hori i+Med bezalako enpresa aitzindariak bikaintasun zientifikoaren alde garatzen duten talentuaren eta berrikuntzarako gaitasunaren fruitua da.

Inbertsioa bi zatitan banatuko da. Lehena, 8 milioi euroko aurrekontua duena, Nanohidrogel Adimentsuen Nazioarteko Institutu Biomedikoa izango denaren azpiegitura berri eta modernora zuzenduko da. Egoitza horretan izango dira kooperatibaren I+G+b arloa eta medikamentu berriak merkaturatu eta banatzeko instalazio farmazeutiko abangoardista.

i+Med-en koartel nagusi berria 3.600 m2-ko azalera batean eraikiko da, eta bi solairu izango ditu. Beheko solairuak administrazioarekin eta logistikarekin lotutako guztia bilduko du; lehen solairuan ikerketa- eta produkzio-jarduera burutuko da, eta atikoan, berriz, Gure Etxea, La Casa de los Científicos [Zientifikoen Etxea] izena daraman kooperatibaren ikerlarientzat prestatutako espazio libre, ludiko eta sortzailea egongo da.

Emaitza arkitektura-proposamen nabarmenkiro funtzional eta adimentsua izango da, eta farmazia-planta batek eskatzen dituen behar bereziei erantzungo diena. Proiektua idaztean ingurumen eraginkortasunerako irizpideak hartu dira kontuan, eta LKS Krean taldeak egin du.

Horrez gain, i+Med-ek 10.000 m2 ko solairu bat ere gorde du aurreko horren ondoan, etorkizunean Institutua zabaldu eta hedatzeari begira.

Inbertsioaren bigarren zatiak 12 milioi euroko aurrekontua du, eta azken belaunaldiko teknologia eta makineria eta kualifikazio handiko langileak erakarri eta finkatzea izango du xede.

“Proiektu honek berresten du Euskadin posible dela Zientziaren eta Berrikuntzaren garapena Osasungintza bezalako horren sektore estrategiko batean, eta ez dela kimera zientziaren balioa ratio ekonomikoen gainetik izango duen euskal ekosistema baten eraikuntza”, adierazi du Manu Muñoz i+Med kooperatibaren bazkide sortzaileak.

Botika eraginkorragoak eta zuzenagoak

Zientifikoen kooperatiba horrek, 2014an sortu zenetik, nanomedikuntza pertsonalizatuko proiektuen garapenera zuzendu izan du bere jarduera, botiken eta substantzia aktiboen liberazio kontrolatuko nanohidrogel adimentsuen arloan. “Botikak dosifikatzeko sistema alternatiboak dira horiek, xede-organoari eraginkorrago eta zuzenagoan heltzeko aukera ematen dutenak, onura sozial bikoitza dakartelarik: ekonomi aldetik, murriztu egiten du gastu farmazeutikoa, eta pazienteak, bere aldetik, tratamendu eraginkorragoa jasotzen du, gutxiago dagoelako farmakoen eraginpean eta, ondorioz, bigarren mailako ondorioak saihesten dizkiolako, bizitza-kalitate handiagoa eskainiz, horrela”, azaldu du Muñozek.

Medical Devices eremuko bederatzi erreferentzia ditu, gaur egun, i+Med-ek merkatuan, eta sei patente teknologiko. Eta laster argitara emango diren 18 proiektu berriren ikerkuntzan ari da orain bertan. Horietako batzuk solairu berrirako trantsizio fasean gauzatuko dira, eta gehienak 2024tik aurrera, Institutuaren inaugurazioarekin batera.