Azpiazuk azpimarratu du % 4,5eko hazkunde ekonomikoa «oso garrantzitsua da eta enplegua sortuko du»

0

Ekonomia eta Ogasuneko sailburu Pedro Azpiazuren iritziz, “% 4,5eko hazkunde ekonomikoa oso garrantzitsua da eta enplegua sortuko du”, gaur goizean ETB-1eko “Egun on Euskadi” saioan egindako elkarrizketa batean nabarmendu duenez.

Bere iritziz, “Ekonomia ahuldu arren, Aste Santuan, oso positiboa da pertsonen jarrera baikorra”, nahiz eta eszenarioa ez den iragartzen erraza Ukrainako gerra irekia, inflazioaren izugarrizko igorea… kontuan hartuta. “Zenbait faktorek nola eboluzionatzen duten ikusi beharko dugu aurreikuspenak definitzeko”, ohartarazi du.

Inflazioari dagokionez (martxoari buruzko azken datua gaur ezagutu da ( % 9,8ko igoera), Azpiazuk zehaztu du adierazle oso garrantzitsua den arren, aztertu egin behar dela zein zatiz osatuta dagoen, eta argitu du bi zati daudela: “Azpikoa da kontrolatzen zailena. Baina aldagai asko Europaren eta Europako Banku Zentralaren esku daude”.

Alde horretatik, azpimarratu duenez, “gure esku dago inflazio horren ondorioak arintzeko akordio bat lortzea. Gasaren prezioa, desakoplamendua, Europaren esku dago. EBZk ere zeregin konplexua du; izan ere, tasak asko igotzen badira, kontsumoa murriztuko da”, eta aitortu du “2022ko inflazioa nola amaituko den aurreikustea zaila da”.

Soldatak

Soldatei dagokienez, Azpiazuk esan duenez, “zehaztu egin behar da zein izango litzatekeen igoera logikoa, azpiko inflazioa, alegia. Jabetu behar dugu Euskadik ezin duela inflazioa kontrolatu. Errenta baxuak Gobernuan hartzen ari garen laguntza-neurriek estaliko dituzte”.

Soberakinak

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, halaber, soberakinei buruzko eztabaida izan du hizpide elkarrizketa honetan, eta gogorarazi du “herritarrentzako baliabideak da. Soberakin hau daukagu, edukitzea erabaki dugulako. Nola? 2020ko eta 2021eko zorpetzearen bidez. Zertarako? Sor daitekeenerako prest egoteko. Nola egingo genioke aurre pandemia bati edo gerra bati soberakinik gabe? Arduragabekeria izango litzateke”.

Fiskalitatea

Fiskalitateari dagokionez, Azpiazuk azpimarratu duenez, “Espainiak ez du Europako presio txikiena. Euskadik ere ez, jakina. Egia da Euskadiko presio fiskala zerga batzuetan baxuagoa dela, adibidez, sozietateen gaineko zergan, baina hori erabaki ona da, hausnartuta hartutakoa”.

Etorkizunari dagokionez, eta gai honen inguruan, bere iritziz hausnarketa-aldi bat irekitzen ari da “egokitzat jotzen ditugun neurriak hartzeko. Europa aurrekontuen egonkortasunaren arauetara itzultzen bada eta gure zerbitzuak mantendu eta hobetu nahi baditugu, baliabide gehiago beharko dira. Urte pare batean ikusiko dugu hori, eta erabakiak hartu beharko dira”.

“Euskadiko ondare-zerga Estatuko baxuena da, Madril izan ezik, ez baitu halakorik. Gure eredua ez da Madril”, argitu du elkarrizketa honetan.

.