Bilboko Udalak ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia beste bi ordu luzatu du

0

Bilboko Udalak erabaki du ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia beste bi ordu luzatzea, Aste Santua dela-eta.

Neurri hori Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak hala eskatuta ezarri da, eta oraintsu erabaki du Udalak, behin pandemiaren ondoriozko murrizketak bertan behera utzita. Ostalaritza Elkarteak eskaera hori egiteko arrazoia izan da ekitaldi handiak eta ospakizunak egitekoak direla urian, eta, hala, ordutegia bihartik aurrera luzatuko da, apirilaren 14an hasi eta apirilaren 16ra arte.

Horrela, bada, ordutegia luzatzea ostalaritzako lokal guztientzat izango da baliagarri, salbu eta “egunekoentzat”, “osagarrientzat” eta terrazentzat, ohiko ordutegia dutelako. Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatuko.

 

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak ordutegia luzatzea eskatu ohi dio Udalari egun seinalatuetan. Hala, bada, dagoeneko ezarri dira ordutegi luzeagoa 2022an noiz aplikatuko den:

 

    • Aste Santua, apirilaren 14tik 16ra.

 

    • Final Four Basketball Champions League: maiatzaren 6an eta 7an.

 

    • Fitoren kontzertua: ekainaren 11n.

 

    • Bilbao Music Legends Fest: ekainaren 25ean.

 

    • Bilbao Bizkaia Rock Day (Metallica): uztailaren 3an.

 

    • Bilbao BBK LIVE jaialdia: uztailaren 7, 8 eta 9an.

 

    • Bilbao Blues Festival: uztailaren 29 eta 30ean.

 

    • Aste Nagusia: abuztuaren 20tik 27ra.

 

    • Halloween: urriaren 31n.

 

    • Gabonen aurreko asteburuak: abenduaren 2, 3, 9 eta 10ean.

 

    • Gabonak: abenduaren 15, 16, 17, 22, 23, 24, 29, 30 eta 31n, eta urtarrilaren 5 eta 6an.