Gobernu Kontseiluak gaur onartu du hauteskunde sindikalen batzordea eta lurralde-batzordeak osatzen dituzten erakunde sindikalei 2022rako diru-laguntzak emateko prozedura hastea.
Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, eta 237/2000 Dekretua aplikatuz, 737.331 euro banatzeko prozedura hasi da. Diru-laguntza jasoko duten erakundeak ELA, LAB, CCOO eta UGT dira, 1999ko urriaren 20ko sindikatuarteko akordioan ezarritakoaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hauteskunde sindikalen prozesuak kontrolatzeko eta ikuskatzeko batzordeetan parte hartzen duten aldetik.