Athleticeko Gazteak B taldea, Mediterranean International Cupeko txapeldun

0

Bi urtez Aste Santuko txapelketetan parte hartu gabe egon ondoren, eskolarik gabeko azken egun hauetan, gure harrobiak estatuko hainbat tokitara joateko eta hainbeste gozatzen duen kirolaz gozatzen jarraitzeko aprobetxatu du. Asteburu honetan gehien nabarmendu den taldeetako bat Gazteak B taldea izan da, Julian Vasquez Club Deportivo talde kolonbiarraren aurka 2-0 irabazi baitu Mediterranean International Cup txapelketa. Haur mailan, 2009an jaiotako jokalariez osatutako taldeak txapelketa horretako finalerdia jokatu zuen eta San Mames 2008 taldea, Torrejon de Ardozeko Manolo Sanchis txapelketan seigarren izan zen.

Lan bikaina egin zuten baita ere Kadeteak B eta Aliron 2008 taldeek East Mallorca Cup txapelketan. Lehenengoek RCD Mallorca etxeko taldeari irabazi zioten finalerdian, eta FC Barcelonak soilik lortu zuen bilbotarrak gainditu eta titulua eskuratzea finalean. Bigarrenek, aldiz, kanporaketa andana gainditzea lortu zuten, finalerdietan Selectivo Veracruzek irabazi zuen arte.

Harrobiko Kadeteak A eta Alebin 2010 taldeek Oviedo Cup txapelketa jokatu zuten, besteak beste, Real Betis, CA Osasuna, Atletico de Madrid, Real Sporting edo RCD Deportivo bezalako taldeak bildu zituena.