Iazko ikasturtean haur eta nerabeen sasoi fisikoaren EAEko zaintza sistema sortu zen: Eusfit Mugiment.
Iaz proba pilotua egin eta gero, datorren ikasturtean ekimenean parte hartzeko deialdi orokorra irekiko da.
Eusfit Mugiment ekimenaren helburua da Euskadiko haur eta nerabeen sasoi fisikoa nolakoa den ezagutzea. Gure oraingo ume eta nerabeak inoiz sasoi fisiko gutxien izan duen belaunaldia omen dira, eta honek, kalteak sor ditzake haien errendimendu akademikoan, egungo eta etorkizuneko osasunean, ongizatean eta bizi kalitatean. Beraz, orain inoiz baino gehiago, ume eta nerabeen sasoi fisikoa neurtzeko beharra dago.
Proiektua gehiago ezagutzeko ikusi aurkezpena.
Ekimenean parte hartzea erabat borondatezkoa da eta izen-ematea maiatzaren 25a baino lehen egin beharko da.