Athleticek bat egin du Anesvaden ‘Sanidad’ kanpainarekin

0

Athletic Club Fundazioak SANIDAD kanpainarekin bat egin du, Anesvad Fundazioak sustatuta. Kanpaina horretan, bazterketarik gabeko osasun unibertsal, irisgarri eta kalitatezkoan sinesten duten erakunde, fundazioa eta proiektuak biltzen dira.

Osasuna guztiona da, ez dauka ez markarik, ez jaberik. Mundu guztiak osasuna eskuratzeko aukera izan beharko luke, edonon jaio edo edozein bizi-zirkunstantzia izanik ere.

Mezu hori oinarri hartuta, eta Osasunerako Eskubidea defendatzen duen SANIDAD kanpainaren esparruan, Anesvad Fundazioak eta Athletic Club Fundazioak bi sarrera jartzen dituzte enkantean, San Mames BAT eraztuneko eserlekuetakoak, eta Athletic Clubeko kapitainak eramango duen besokoa, 2022ko apirilaren 30an, gaueko 21:00etan, Athletic Clubek eta Atlético de Madridek jokatuko duten partidarako.

Enkante honen bidez bildutako etekinak Anesvadek Togon, APROFEHTO tokiko elkartearekin batera, desgaitasuna duten emakume afrikarren eskubideen alde garatzen duen proiektura bideratuko dira.

Besokoa enkantean hartzeko eskaintza:

Sarrerak enkantean hartzeko eskaintza: