Bilboko Udal Liburutegiek mailegu digitalerako sarbidea ematen dute

0

Bilboko Udal Liburutegiek mailegu digitalerako sarbidea ematen diete erabiltzaileei eLiburutegia erabiltzeko, Internet bidez eduki digitalak eskaintzen dituen plataforma.

Gainera, 2022 honetan, erabiltzaileentzako zerbitzu berri eta oso praktiko bat gehitu da: liburu elektronikoak edo ebook–en mailegua aurretik eskatutako tituloak jada deskargatuta dituztenak. Berritasun honen bidez, eLiburutegia erabiltzeaz gain, Liburutegien Sareak dituen gailu hauen mailegua bultzatu nahi da.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko txartela duten 18 urtetik gorako pertsonek ebook-ak maileguan izan ditzakete 30 egunez. Deskargatutako tituluekin eskatu nahi izanez gero, nahi diren liburuen tituluak jakinarazi beharko zaizkio liburutegiari (posta elektronikoz edo formularioz). Liburutegiak deskargatu egingo ditu eta liburu elektronikoak erabiltzaileei entregatuko dizkie, irakurtzeko prest dauden liburuekin.

Zerbitzu honetan eta eLiburutegia plataforman sartu ahal izateko, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi bateko bazkidea izan behar da. Hala ez bada, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitan eskatu ahal izango da txartela, eta bertan, eLiburutegira sartzeko behar diren datuak emango dira.

ELiburutegian erabiltzaileek liburu elektronikoak, audioliburuak, aldizkariak eta ikus-entzunezko edukiak eskura ditzakete, hala nola filmak, serieak, dokumentalak edo kontzertuak.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus