Bilboko Udalak Bizkaiko Dantzarien Biltzarrari 26.400 euroko dirulaguntza ematea onartu du Gobernu Batzordean, elkarteak «Dantza Eskoletara 2022» programa gara dezan.
Bizkaiko Dantzarien Biltzarra irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta, beste arlo batzuen artean, Euskadiko folklorea bultzatzen lan egiten du. Erakundearen lan-eremu nagusietako bat da gazteentzako kultura-programazioa, Bilboko Udalak babestu eta sustatu nahi duena.
«Dantza Eskoletara 2022» Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Bilbon garatzen duen programetako bat da, eta, emandako laguntzarekin, Udalak jarduera hori finkatzen eta urian kalitatezko kultura-eskaintza ematen lagundu nahi du.
SARE SOZIALAK: