Bilboko Udalak plan berezi bat du lokal hutsak aktibatzeko

0

Bilboko Udala amaitzen ari da, egun hutsik dauden lokaletan, enpresa ekimenak abiaraztea errazteko dirulaguntzen programa berezia.

Horretarako, diruz lagunduko da merkataritza lokalen alokairuen eta abalen sinaduren ondoriozko gastuen zati bat, errentatzaileek kobratuko dutela bermatze aldera.

Programa esperimentala da; hiriko Alde Zaharreko Zazpi Kaleetara zuzenduko da, eta arreta berezia emango zaio Belostikale, Somera, Dendarikale, eta Artekale kaleetan negozio berriak jartzeari. Lau kale horietako lokalak bi dirulaguntzen modalitateak (alokairuak eta abalak) eskuratu ahal izango dituzte, beste hiru kaleek (Barrenkale, Barrenkale Barrena eta Arategizar), aldiz, soilik abalak eskuratu ahal izango dituzte.

Gastuak ordainduko direla bermatzen duten finantza erakundeekin egindako abalen gastuak ordaintzeko laguntzetarako, Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Elkargi erakundearekin (beste edozein erakunde ere izan daiteke).

Planarem barruan, inolako jarduerarik alde batera utzi gabe, lokal hutsak aktibatzeko estrategia osagarri gisa, lehentasuna izango dute eskuz egindako produktu eta/edo zerbitzuak, diseinua eta berariazko nortasuna duten beste ekimen batzuk bultzatzen dituzten proiektuek, horiek nolabait osatu egiten dute dagoeneko gure kaleetan dagoen merkataritza eta ostalaritza jarduera.

Helburua interes berezia duen erreferentzia gune bat sortzea da erakargarriagoa izateko eta guneko garai bateko jarduera berrabiarazteko.

    • Interesdunek jardueraren negozio-plan bat aurkeztu beharko dute. Hura prestatzeko, Bilbao Ekintzaren aholkularitza eta prestakuntza jaso dezakete. Negozio-plana dagoeneko eginda baldin badaukate, udal sozietate honek balidatu beharko du. Horretarako, informazio-zerbitzu bat egongo da, helbide elektroniko honen bidez: comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus.

 

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Aurrekontua, guztira, 70.000 euro dira. Eta programak duen harreraren arabera beste 70.000 euro handitu daiteke. Emandako laguntzak diruz lagunduko ditu gastuak, negozioa zein kaletan kokatuta dagoen kontuan hartuta:

    1. Alokairuaren kostuaren %50, ordaindu eta lehenengo hamabi hilabeteetan, gehienez, lokaleko 400 euro izango dira hilean. (Zergak, tasak, higiezinen kudeaketa gastuak, etab. ez dira diruz lagunduko). Laguntza horiek Belostikale, Dendarikale, Somera edo Artekale kaleetako lokalei emango zaizkie.

 

    1. Abalen sinaduren ondoriozko gastuak jarduera horiek garatzen diren merkataritza lokalen alokairuetan, gehienez, 400 euro izango dira lokaleko. Zazpi kaleetako lokalek eskuratu ahal izango dute hori.

 

Gainera, laguntza eskatu ondoren, sustatzaileek prestakuntza eta aholkularitza jaso ahal izango dute, enpresa kudeaketa hobetze aldera, bai eta kasu bakoitzarentzako egokienak diren finantziazio iturriak bilatzeko laguntza zerbitzua ere.

Eskaerak aurkezteko epea datorren astean zabalduko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, eta indarrean egongo da 2023ko abenduaren 31ra arte, edota aurrekontua agortu arte, izan ere, deialdia hurrenkeraren araberakoa izango da.

Lokal hutsak aktibatzeko planaren dirulaguntzak Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, telematikoki, eskatu beharko dira, “LAGUNTZAK” atalean, webgunean: www.bilbaoekintza.eus.

Bilboko Udalarentzako “PLAN PILOTUA” da, eta plan horren bidez lortutako esperientzia eta emaitzak hiriko beste gune batzuetan erabiltzeko balio ahal izango dute.

SARE SOZIALAK: