Yulema Corresek 2024ra arte luzatu du kontratua Athleticekin

0

Athletic Clubek eta Yulema Corresek 2024ko ekainera arte luzatu dute aurrelariaren kontratua. 30 urteko futbolari gasteiztarraren kontratua ekainean amaitzen zen. Yulema 2014an iritsi zen Lezamara, CD Aurrera de Vitoria taldetik, eta laster hasi zen golegile gisa. Azken Ligako titulua lortu zen urtean (2015-2016) 14 gol sartu zituen. Hala ere, bere markarik onena 2016-2017. denboraldian izan zen, 18 gol sareratu baitzituen.

Denboraldi honetan 18 partida ofizial jokatu ditu eta guztira 5 gol sartu ditu. Lesioek eragozten ez badute, 2018-2019 denboraldian bezala, 9 zenbakidun zuri-gorria 200 partidatik gorako marketan ibiliko da (187 daramatza) hurrengo denboraldian, eta 2024an bere hamargarren denboraldia jarraian jokatu ahal izango du Athleticen armarria defendatuz.

Yulemak erakutsi du erreferentzia baten atzetik ondo moldatzen den aurrelaria dela eta beti sortzen dizkiela arazoak aurkarien defentsei bizkarren egin ohi duen jokoa baliatuz.