“XXI. mendeko emakume idazleak”

0

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak, ASTEARTEAN, HILAK 26, , “XXI. mendeko emakume idazleak” izeneko zikloaren hitzordu berri bat hartuko du. Oraingo topaketa honetan, Ana Merino idazleak parte hartuko du. Hitzaldia 19:00etan hasiko da Bibebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Idoia Jauregi, Distrito Euskadi magazineko lantaldeko kide den eta kulturan ibilbide luzea duen kazetariak gidatua, “XXI. mendeko emakume idazleak” 2018an jarri zen abian, literatura garaikideko emakume idazleen lanean arreta jartzeko helburuarekin. Almudena Grandes, Dolores Redondo, María Oruña, Elvira Lindo, Najat El Hachmi edo Karmele Jaio bezalako idazleek parte hartu dute topaketa hauetan.

Ana Merino (Madril 1971) katedraduna da eta Iowako Unibertsitateko Espainierazko Sormen Idazpeneko MFAren sortzailea. Bederatzi poema-liburu argitaratu ditu, horien artean aipatzekoa da «Preparativos para un viaje», 1994an Adonais Poesia Saria jaso zuena, eta Zurichen eta Iowan estreinatutako antzezlanen egilea da. Kultura-ikasketetan aditua, aitzindaria da, bere saiakerekin, komikiaren prestakuntza akademikoaren garapenean.

Zutabegilea izan da El País egunkariarentzat, International Comic Arts Forum (ICAF), Center for Cartoon Studies (CCS) eta Iowa City UNESCO City of Literature erakundeetako Batzorde Betearazleko kidea. Gaur egun Iowako Riverside Antzokiko Zuzendaritza Batzordeko kidea da. 2020ko Nadal Saria jaso zuen “El mapa de los afectos” bere lehen eleberriagatik. Bere fikziozko bigarren eleberria argitaratu berri du, «Amigo» izenburupean.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapena daude.

    • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

 

    • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus