HardSoftKoop, 4.0 Industriaren beharrei erantzuna ematen dion startupa

0

HardSoftKoop 2021ean sortutako startup bat da, UPV/EHUko Zitek enpresa-mintegiaren inguruan. Portugaleten (Bizkaia) du egoitza, eta 4.0 industriarako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, hardware eta software librean (open source) oinarrituta. Gaur egun ikusmen artifizialeko, automatizazioko eta zibersegurtasuneko arloetan lan egiten du, eta bezeroei ezarpen guztiz malguak eskaintzen dizkie bere beharretara egokitzeko, lizentzia- eta garapen-kostuak aurrezteko aukera eskainiz. HardSoftKoopeko arduradunek ‘Open Source’ sistemekin lan egitea erabaki zuten, “lanean ari garen sektoreetan irtenbide itxiak daudelako, eta ez dutelako eskari osoa asetzen, kostuei eta malgutasunari dagokienez” , adierazi du Javier Álvarez enpresaren sortzaileetako batek.

Gaur egun startupak EAEko bezeroekin lan egiten du, baina epe laburrerako bere helburuetako bat merkatu nazionalean aurrera pauso bat ematea da. Arrakasta gehien izaten ari den produktuetako bat HSK Vision soluzioa da, kalitate kontrolaren eta termografiaren sektoreetarako software irekia. Izan ere, produktu hori BIEMH 2022ren Digital Innovation Workshopsetan egongo da ekainean. Automatizazioaren esparruan, HardSoftKoop enpresak estatu mailako jauzi hori bilatzen du Industrial Shields hardware irekiko fabrikatzaile katalanarekin egindako akordio baten bidez. Era berean, bere barne garapenean lanean ari da laster 4.0 Industriarako zibersegurtasunaren barruan produktu irekiak eskaintzeko.

Bizkaiko startupak SPRI Taldearen Bind 4.0 programan parte hartu du. “Esperientzia honek balio izan digu lan egiten ditugun sektoreetan dauden beste behar batzuk ezagutzeko, ikusmen artifizialeko alorrean, hainbat erronka malgutasunez eta ekonomikoki konpontzeko ahalmena dugula ikusita”, adierazi du Oscar Fernández enpresaren sortzaileak. HardSoftKoopek enpresa berritzaileetara bideratutako SPRIren beste azelerazio-programa batzuetan ere parte hartzen du, eta ez du baztertzen etorkizunean I+G+Brekin lotutako laguntza gehiago eskuratzea.

Izan ere, Bizkaiko startuparen helburuetako bat da fakturazioaren % 20 enpresako I+G+b arlora bideratzea datozen urteetan. Etorkizunera begira, HardSoftKoopen plana modu organikoan hazten jarraitzea da, bere produktuak ikusmen artifizialaren sektorean garatzen jarraitzea eta automatizazio eta baita zibersegurtasun arloetan produktu berriak sortzea ere.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.