Partida Aurrekoa: Cadiz CF vs Athletic Club (LaLiga 33. J)

0

Deitoratzeko denborarik gabe, Athletic Clubek bere aurrean du iragan igandean San Mamesen RC Celtaren aurka jasotako porrot gogorra gainditzeko aukera. Lehoiek Cadiz CF-ri egingo diote bisita, Europako posizioen borrokan engantxatuta jarraitzeko asmoz. Zazpigarren postua zazpi puntuko distantziara dago orain, txapelketa amaitu arte 18 puntu geratzen direnean jokoan. Andaluziarrak, berriz, borroka gogorrean ari dira zortzi talde inplikatuta dituen jaitsiera saihesteko, eta puntu garrantzitsuak lortzea izango dute helburu, euren jarraitzaile leialen laguntzarekin.

Deialdia

Marcelinok 21 jokalari ditu ditu gaurko partidarako. Iñigo Martinez zerrendara itzuli da bere lesiotik sendatuta. Iñigo Lekue, Asier Villalibre eta Oihan Sancet, hirurak min hartuta, ezin izango dute dute Nuevo Mirandillan jokatu.

Marcelino

Errepasatu hemen Marcelino Garcia Toral Athletic Clubeko entrenatzailearen adierazpenak talde cadiztarren eta bilbotarraren arteko neurketaren atarikoan.

Aurkaria

1910ean sortua, talde kadistak hamalau denboraldi eman ditu Espainiako futbol maila gorenean. Talde andaluziarrak 1977-78 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, baina ezin izan zuen mantentzea lortu. Hainbat urtetan gora eta behera ibili ondoren, 1985 eta 1993 bitartean Cadiz CF taldea sendotu egin zen LaLigako talde onenen artean. Berriro jaitsi zen eta 12 urtez Bigarren Mailan egon ondoren, 2003an lehen mailako postua berreskuratu zuen. 2006an maila galdu zuen azken aldiz eta 2. B mailan denboraldi batzuk jokatu ondoren, talde horia berpiztu egin zen eta beste igoera bat bizi izan zuen, orain arte azkena izan dena. Cadiz CF taldea Alvaro Cervera teknikariaren eskutik itzuli zen LaLigara pasa den denboraldian eta aurtengo 20.jardunaldian, emaitza txarrak lortu zituela argudiatuta, klubak taldetik kargugabetu zuen.

Gaur egun, talde kadista 16. postuan kokatuta dago sailkapenean, eta iragan astelehenean Bartzelona Camp Noun mendean hartu ondoren, sasoi onean helduko da osteguneko neurketara. Andaluziako taldea maila ez galtzeko borrokan murgilduta dago eta, azken jardunaldietan lortutako emaitzen ondorioz, postu horietatik ihes egitea lortu du. Talde blaugranari irabazteaz gain, talde kadistak Vilarreali irabazi zion Nuevo Mirandillan eta berdindu egin zuen Mestallan Valentzia CFren aurka. Aitzitik, Atletico Madrilen eta Real Betisen aurka galdu zuen, Champions postuengatik borrokan ari diren bi taldeen aurka.

Estatistikak

1977-78 denboraldian Ligan lehen aldiz jokatu zutenetik, Cadizek eta Athleticek 29 partida jokatu dituzte guztira. Jokatutako neurketa horietan lehoiek balantze positiboa erdietsi dute orain arte: 15 garaipen, sei berdinketa eta zortzi porrot.

Nuevo Mirandillan, lehenago Ramon de Carranza deitzen zen estadioan, jokatutako partidei dagokienez, Athleticek ez du balantze onik: lau garaipen, lau berdinketa eta sei neurketa galdu ditu.

Bi taldeen arteko azken bost norgehiagokei dagokienez, talde zuri-gorria hiru aldiz garaile atera denez gero, Cadizen estadioan lortutako azken emaitzak positiboak dira. Partidak 2020-21, 2005-06, 1992-1993, 1991-92 eta 1990-1991 denboraldietan jokatu ziren.

Cadiz CF-ren aurkako datu eta estatistika guztiak, hemen.

Athleticzales munduan zehar

Zauden tokian zaudela, ziurtatu Athleticen partida ez galtzeaz.