Athleticeko Estatutuak Erreformatzeko Proiektuari alegazioak egiteko azken egunak

0

Athletic Cluben Estatutu Sozialak Erreformatzeko Proiektuaren behin betiko testua gero eta hurbilago dago. Proiektu hori maiatzaren 23an onartuko da Batzarrean.

Athleticeko bazkideek oraindik, apirilaren 26ra arte, alegazioak egin ahal izango dizkiote Estatutuen Erreformarako Batzordeak hilaren 8an aurkeztutako proiektuari.

Horretarako, webguneko Bazkideen Txokoko ESTATUTUAK BERRITZEA atalean sar zaitezkete eta, horren barruan, klik egin «BIDALIGUZUZ ZURE ALEGAZIOAK» botoi gorrian.

Gainera, bide horretatik egindako ekarpenak gainerako bazkideek kontsulta ditzakete “proiektuari egindako alegazioak” atalean.

Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan, Estatutuak Erreformatzeko Batzordea hurrengo egunean hasiko da maiatzaren 13an aurkeztuko duen testua behin betiko idazten, eta maiatzaren 23an Euskalduna Jauregian egingo den Ezohiko Batzar Nagusian onartuko da.