Herrerako pasealekuan afekzioak RENFEk geralekuan egin behar dituen lanak direla-eta

0

Lanak apirilaren 25ean hasiko dira, eta apirilaren 30etik maiatzaren 13ra bitartean gaueko trafiko mozketak egingo dira, eraginak ahalik eta gehien murrizteko

Inprimatu

Herrerako pasealekuak zenbait kalte izango ditu datorren apirilaren 25etik aurrera, RENFEk geralekuaren inguruan egingo dituen linea elektrikoa egokitzeko lanen ondorioz.

Obrak apirilaren 25ean hasiko badira ere, eragina hilaren 30ean hasiko da, gaueko ordutegian, 00:15etik 5:45era, eta bi aste iraungo du (maiatzaren 13ra arte).

Ordu tarte horretan, Herrerako pasealekua Jose Elosegi Alkatearen hiribidearekin duen elkargunearen eta Larrerdi plazaren ondoan dagoen trenbide arkuen egiturarekiko elkargunearen arteko tartea erabat moztuta egongo da. Gainerako lanak egunez egingo dira, trafikoari eragin gabe.

2022/04/22-an argitaratua