13 unibertsitatetatik bertaratutako irakasle, ikasle eta teknikariek Ingurumen Boluntariotzaren Unibertsitate arteko Sarearen III. Jardunaldietan parte hartu dute, apirilaren 1etik 3ra, Salamancan, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako (CRUE) unibertsitateetan garatutako ingurumen-boluntariotzako esperientziak trukatzeko.
Ingurumen Boluntariotzaren Unibertsitate arteko Sareak (RIVA) gauzatutako jardueren barruan kokatzen da ekimena. Proiektu hori CRUE-Iraunkortasuna Sektoreko Partaidetza eta Boluntariotzako Lantaldetik sortzen da, eta, esperientziak trukatzeaz gain, mota horretako jardueren arduradunentzako laguntza-sare bat finkatu nahi du.
Euskal Herriko Unibertsitateak jardunaldi hauetan parte hartu du, ingurumenaren arloko jardueretan duen esperientzia partekatuz, Gipuzkoako Campuseko ikasle batek, Arabako Campuseko irakasle batek eta Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko Zuzendaritzako teknikari batek osatutako ordezkaritza paritario baten bidez.