Gurutzetako auzoan Haurrentzako Liburu Azoka egingo da larunbat honetan, literaturarekin loturiko tailer desberdinekin

0
PRUEBA

Jarduerak zentro zibikoan gauzatuko dira, 10:00etatik 13:30era bitartean. Honako hauek gozatzeko aukera egongo da: irakurketa-txokoa, poesia-tailerrak, Pop Up liburu baten sorrera, ipuin baten ilustrazioa… Arratsaldean zehar aitona-amonekin gozatzeko tailer bat antolatuko da 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat.

Barakaldok liburuaren eguna ospatuko du aurten, Haurrentzako Liburu Azokarekin, Gurutzetako auzoan. Larunbatean, hilak 23, egun guztian zehar, literaturaren inguruko haurrentzako ekimen desberdinak antolatuko dira. Jarduera Barakaldo Hitzak programazioaren barruan dago, Barakaldoko Literatura Jardunaldiak. Tailerrak zentro zibikoan egingo dira. «Herritarrak animatu nahi ditugu Gurutzetako zentro zibikora joan daitezen etxeko txikienekin literaturaz gozatzera, seme-alabak irakurketara eta liburuetara hurbiltzeko. Euria egingo duen asteburu honetarako plan ezin hobea», animatu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak.

Haurrentzako azoka 10:00etan hasiko da eta 13:30ean amaituko da, eta 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzako jarduerak izango ditu. Tailerren bi txanda egongo dira, Blay Poesia, Pop Up liburua, ipuin baten ilustrazioa, Kamishibai-paperezko antzerkia, liburu-jalea, literatura-arkeologoak: nire libururik gustukoenaren bila… jarduerekin, besteak beste. Horrez gain, Irakurketa-txoko bat sortuko da, irakurtzea gauza oso atsegin gisa bizi den gunea; bai eta Liburu Handia ere, non aukera emango baita liburu handi batean mezu bat idazteko eta irakurtzeko arrazoiak gainerako pertsonekin partekatzeko.

Arratsaldean zehar, 18:00etan, jarduera bat egingo da aitona-amonekin gozatzeko, Neure aitona-amonen eltze magikoa, 8 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Jarduera horietan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea; hortaz, kultur-etxera doazen pertsona guztiek izango dute parte hartzeko aukera.