Koop SF 34, mikro enpresa sozialentzako kulturarteko enpresa-haztegia San Frantzizko auzoan

0

Benetako integrazioaren alde egiten dute,  eredu izanik. Beren helburua San Frantzisko auzoko ekintzaileak bazterkeriatik ateratzea eta etorkinek beren ideia berritzaileak bizi diren gizartera ere ekar ditzaketela frogatzea da.

Proiektua 2015. urtean sortu zen, Belinga, Barakaldon jaiotakoa, aita kamerundarraren eta ama bilbotarraren semea izanda, bertako ikastola batek lagatako 400 metro karratuko lokala abian jarri zuenean. Hasieran, proiektu hori kooperatiba gisa sortu zen, baina denborarekin irabazi asmorik gabeko elkarte bihurtu zen. Gaur egun, etengabeko ideia-jarioa da, eta askotariko 23 proiektu sortu ditu.

Koop SF 34 Euskadi osoko pertsona migratzaileen proportzio handiena biltzen duen auzoan integratzen laguntzeko sortu zen. Kolektibo horren estigmatizazioari eta pertsona horiek jasaten duten langabezia-tasa handiari aurre egitea du helburu ekimen honek. Eta horretarako, apustu sendoa egin du ekimen-gune kulturaniztuna eskaintzearen alde, “persona hauen ahulezia intrintsekoak indartuz eta, aldi berean, bere ahuleziak formazioen bidez arintzearen alde”, bere web orriak dioenez.

‘Afrikar erara egindako coworking espazio’ hau, bere web orrian jasotzen den bezala, mikroenpresa sozialen haztegia da, eta bere instalazioetan ikus-entzunezko gune bat, joskintza eta modari eskainitako beste bat, balio anitzeko areto bat, eta lanerako eta mediatekarako beste gune bat dauzka. Laburbilduz, ordenagailuekin, mahaiekin eta Interneteko konexioarekin egindako coworking-eredu klasikoaren aurrean, Koop SF 34k bere proiektuak garatzeko pentsatutako tresna eta teknologiekin teknifikatutako edo gaitutako espazioak eskaintzen ditu.

Enpresa inkubagailu honek hogei proiektu baino gehiago sustatzen ditu. Esate baterako, modako jantziak eta bildumak egiteko tailer bat, ikus-entzunezko edukiak ekoizten eta egiten dituen enpresa espezializatu bat, edo kirol-dantzako eskolak edo musikaren bidez fitness eta boxeoa batzen dituen enpresa bat. Hainbat kultura eta idei desberdinetako jatorria duten pertsonak dira espazio honetan murgiltzen direnak, baina denak haman komunean dute auzoari bere sormena eskaini nahi dietela.

Belinga, proiektu honen sortzailea, berritzeko kezka horren isla da. Enpresa Zientzietako lizentziaduna da eta Informazioaren Teknologia Berrien masterra du. Frantzian, Ingalaterran, Indian eta Alemanian enpresa handientzat lan egin zuen hamar urteetan zehar. Ekintzaile honek emigrazioaren potentzialaren alde egiten du, bere gaitasunak bultzatuz. Belingak, Novia Salcedo Fundazioaren Nazioarteko Saria jaso zuen 2018an, bere ibilbide profesionalagatik, konpromisoagatik eta lidergo etikoagatik, bai eta immigraziora modu positiboan hurbiltzeagatik ere.


Koop SF 34ri buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri hemen.