Apirilaren 27 eta 28an Zuatzu eta Miramon parkeetako enpresek doan izango dute autobusa Ficoba-ko Go Mobility azokara joateko

0

Go Mobility azokara joan nahi duten enpresek izena eman behar dute esteka honetan: gomobility.eus

Mugikortasun Jasangarriaren oraina eta etorkizuna presente egongo dira Ficoba-n  apirilaren 27 eta 28an, Go Mobility by Mubil azokaren 3. edizioan. Mugikortasun jasangarriko ekosistema babestea helburu duen hitzordu profesional honetan, Beterri Kostako Industrialdeak (Zuatzu Enpresa Parkearen kudeatzailea) eta Miramon Teknologi Parkeak, Go Mobility azokaren antolatzaileekin lankidetzan, doan  eskainiko diete autobusa Zuatzun nahiz Miramonen instalatutako enpresei azokara joan daitezen modu eroso eta jasangarri batean.

Apirilaren 27an eta 28an (asteazkena eta osteguna), autobusak Zuatzu Enpresa Parketik abiatuko dira goizeko 9:00etan, gero Miramon Teknologi Parkeko enpresetako langileak jasoko dituzte eta Ficoba azokan bukatuko dute euren ibilbidea. Itzulera alderantziz egingo da, hau da, 17:00etan abiatuko dira Ficoba-tik, geldialdia egingo dute Miramonen eta, azkenik, Zuatzu Enpresa Parkera helduko dira.

Ficoba-ra autobusez joateko zerbitzua doakoa izango da enpresentzat, eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Baina azokara sartu ahal izateko, enpresek eta bisitari ofizialek izena eman behar dute Go Mobility-ren webgune ofizialean.

Mugikortasun adimendun eta jasangarria

Go Mobility azokaren 3. edizioak mugikortasun adimendun eta jasangarriaren oraina eta etorkizuna hurbilduko dizkigu. Apustu horren bidez gizarteak eta enpresek aurre egin ahal izango diete mugikortasun jasangarriago bat lortzeko erronka eta konpromiso berriei. Sektoreko jardunbide egokiek, ibilbide berriek eta abiadura handiko mugikortasunak aukera emango digute nazioarteko joera berriak ezagutzeko, aurrera egin dezagun eta prest egon gaitezen mugikortasun jasangarriaren arloan iristear dagoen aldaketarako.

Go Mobility esparru abantailatsua da hainbat enpresa eta erakunderentzat: automobilgintzakoak eta ekipamendu elektrikokoak, bateria-fabrikatzaileak, energia-hornitzaileak, azpiegituren eta sareen enpresak (oil, gas eta hidrogenoa), zerbitzuen integratzaileak, konektibitatea eta Big Data, erakunde publikoak eta flota operadoreak. Izan ere, erantzunak eman, eta negozioa sortzen du ibilgailuen, berriz kargatzeko azpiegituren, trakzio edo birkargako aplikazioetarako energia biltegiratzearen, mugikortasun elektrikoko zerbitzuen, ekosistema globalaren eta mugikortasun iraunkorreko merkatuen inguruan.

Negozio-aukera berriak bilatzen dituzten operadoreak, erosleak, hiriko erabakitzaileak eta enpresa eta zerbitzu-hornitzaileak etorriko dira bisitan. https://gomobility.eus/eu/erakusketariak/bilaketa/

 


Durangaldea Behargintza

Emakumeak dira Durangaldean enpresen sorreraren buru: Behargintzak 45 enpresa berri sortu zituen 2021ean


Irakurri gehiago

Red Global Deusto Emprendimiento

Izan zaitez enpresa erakarle bat Deusto-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globalean


Irakurri gehiago

“Industrialdeak” Programak 40 urte bete ditu euskal ETEei laguntzen, elkarlanean arituz Foru Aldundiekin eta Udalekin


Irakurri gehiago

BasqueTrade

Nazioarteko Behatokia: Ukrainako inbasioaren eragin ekonomiko eta komertziala euskal enpresetan


Irakurri gehiago

Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak errealitate birtualeko gela berri bat dauka Bizkaian


Irakurri gehiago