Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berria Bilbon

0

 

Bilbok azken eta behin betiko urratsa egin du Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berria izapidetzeko bidean: Udalbatzak behin betiko onespena eman dio dokumentuari, martxoko osoko bilkuran.

HAPO berriak garapenerako helburu eta proposamenak zehaztuko ditu; hau da, uriaren etorkizun urbanistikoa finkatuko du, hurrengo hamabost urteetarako.

Bilborentzat funtsezkoa den dokumentu hori da, izan ere, Udalak argitaratutako azken InfoBilbao bereziaren gaia. Udal buletinaren zenbaki berriak 150.000 aleko tirada izango du, eta uri osoko etxebizitzetako postontzietan, barrutietako udaltegietan, kiroldegietan eta liburutegietan banatuko dute. PDF formatuan ere deskargatu ahalko da, udal webgunearen bilbao.eus loturan.

HAPO berriaren helburua da, batetik, zehaztea Bilboren etorkizuneko hirigintzaren irizpide eta proposamenak, eta, bestetik, ahal den neurrian, gaur egungo eta etorkizuneko beharrizan eta eskaerei erantzutea, honako arlo hauetan: hiri-antolamendua, hiri-inguruneak berroneratu eta berritzea, etxebizitza (egoera desberdinetan), ekonomia-jarduera, natura-ingurumena, ekipamenduak, espazio libreak, mugikortasuna eta garraioa, zerbitzuak eta abar.

Horri buruz eta HAPOaren funtsezko edukiari buruz dihardu InfoBilbao berriak. Era berean, dokumentuak bizi izandako faseak eta parte-hartze bidezko prozesua jasotzen ditu, Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak 2006ko irailaren 8an Plana berrikustea xedatu zuenetik.

SARE SOZIALAK: