Kalistenia eta parkour ikasteko saioak Bizkaian

0

Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko hainbat udalerrirekin lankidetzan, kalistenia eta parkour praktikatzen ikasteko masterclass saioei buruzko programaren edizio berri bat jarri du abian. Programa horren helburua Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean kirol-jarduera sustatzea da.

Ekimena 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta bi fase ditu: bideo-tutorial hezitzaileak, ariketa horiei buruzko azalpenekin, eta parkour zein kalistenia eskola magistralak.

KALISTENIARI BURUZKO BIDEO TUTORIAL BERRIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak aldian behin kalistenia eta parkourraren jardunbide egokiari buruzko bideo tutorialak argitaratzen ditu bere webgunean.

Kalisteniari buruz argitaratutako azken bideo tutorialek entrenamendu egokiak egiteko gako garrantzitsuak eskaintzen dituzte, besteak beste, “Muscle Up” delakoa ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean egiteko, kalistenia-saioan dena ematen eta lesioak prebenitzen lagunduko digun beroketa on bat egiteko, CORE entrenatzeko zenbait aukerak ikasteko, edota pinu-flexioak lortzera bideratutako bultzada bertikalak egiteko.

Bi kasuetan, programak bi txandatan banatuko dira:

  • Hastapena: hau izango da zure aukera oraindik ez baduzu ez parkour ez kalistenia praktikatu, unean-unean praktikatu baduzu edo duela gutxi hasi bazara.
  • Hobekuntza: hau izango da zure aukera, baldin eta diziplina horietan entrenatzen denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu.

EGUTEGIA

Datorren apirilaren 30ean hasiko da saioen egutegia Etxebarrin eta orain arte zortzi hitzordu programatu dira:

Parkourreko egutegia:

  • Bilbo: maiatzaren 8a.
  • Ermua: ekainaren 5ean.
  • Igorre: maiatzaren 22an.
  • Gernika: ekainaren 19an.

Kalisteniako egutegia:

  • Sopela: maiatzaren 14an.
  • Basauri: ekainaren 4an.
  • Etxebarri: apirilak 30.
  • Erandio: maiatzak 28.

IZEN-EMATEAK

Zabalik dago parkour eta kalistenia programan izena emateko epea:

Kalisteniarako izen-emateak:

Parkourrerako izen-emateak: