Bihartik aurrera eta bi hilabeteko epean pasealekuaren zati bat moztuta egongo da
Arriola pasealekua itxita egongo da 74 zenbakitik aurrera, bihar asteazkena, apirilak 27, hasi eta bi hilabetez, Arriola pasealekuko 97 bertakoentzat eta larrialdietako ibilgailuentzat izan ezik.
Arriola pasealekuko bide trazadura eta pasealekuaren goiko aldeko ibilgailuak biratzeko plataforma hobetzeko obrak direla eta egingo da mozketa, eta hauekin ibilbide seguruagoa sortuko da ibilgailuentzat, oro har, eta autobusentzat bereziki.
Dbus-en 35. linea
Lanak pasealekuko hainbat puntutan egingo dira, eta Dbusen egungo zerbitzuari eragingo diote (Antigua – Aiete – Ospitaleak linea); beraz, lanak iraungo duen bi hilabeteetan, linea horretako autobus geltokiak, pasealekutik igarotzean, zerbitzurik gabe geratuko dira, eta hurbilen dauden geltokiak Elhuyar eta Julianategi-Unibertsitatea izango dira.
2022/04/26-an argitaratua