Bagatza Antzerki Jaialdiak kaleko programazioa berreskuratu eta ikastetxeen aldeko apustua egiten jarraitzen du

0

Bagatzako antzerki jaialdiak datorren astelehenean, apirilak 25, hasiko du bere zazpigarren denboraldia. Jaialdia Barakaldoko auzoan errotuta dago jada eta pandemiaren ondoren berriz ere kaleetako espazioak berreskuratzen ditu, publiko guztiarentzako ikuskizunak eta bereziki herriko ikasleentzako ikuskizunak uztartuz. Hala iragarri dute Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak eta Mikel Picazak, jaialdiaren arduradunak.

Antzerkia, zirkua, clowna, jolasak eta musika-tresnen tailerrak. Hauek dira aurten Bagatza Antzerki Jaialdiak eskaintzen dituen proposamenak, aldi berean herritarrei hitzordu berriak proposatuz. Lehenengo bost jardunaldiak ikasleei zuzenduta daude zuzenean, Barré konpainiaren Nao/Now/Nau (25); Zirko Txoskoren Oh-Pera!  (26); Hortzmuga Teatroren Aukerean Jarriak-ekin –antzezlan hau bi jardunalditan antzeztuko da, 27an eta 29an- eta  Orain Bi konpainiaren Mute-rekin (28). «Bagatza Antzerki Jaialdiak eskola-publikoa izan zuen ardatz iaz, ekimen honen bidez kaleko antzerkiaz gozatu zuten Barakaldoko 1.200 ikasle baino gehiagorengana iritsiz. Aurtengo edizio berri honetan ikasleentzako ikuskizunak mantenduko dira, zirkuko eta antzerkiko bost jardunaldirekin», zinegotziak azaldu duenez.

Ostirala (29) eta igandea (30) kaleko ekitaldietarako erreserbatu dira. Horrela, plazan Turukutupa, jolasak eta musika-tresnak egiteko tailerrak izango dira, Reziklonk-en eskutik. Jarduerak 18.00etatik 20.00etara iraungo du.

19:00etan, Zirkodomoko karpan Giltzarriren Gazte Zirkua ikuskizunaz gozatu ahal izango da; ekitaldi honetan  Giltzarriko udal zerbitzuko ikasleek ekitaldia egingo dute. Ikuskizun honetarako sarrera jaso behar da Zirdokomoko txarteldegian, ostiralean bertan 18.00etan.

JAIALDIAREN AZKEN EGUNA
Larunbatean bukatuko da jaialdia. 19.00etan Clown espirituak hartuko du plaza Maite Guevararen ¡Qué buen Día! ikuskizunarekin. Ikuskizuna publiko guztientzat da.

Bukatzeko Zirku Eskolako ikasleek Zirkodomoaren Emanaldia eskainiko dute 20:00etan. Ekitaldi horretarako ere sarrera jaso behar da Zirkodomoko leihatilan, larunbatean bertan, 18:30etik aurrera. «Hau ikusleentzat erabat doakoa den antzerki jaialdia da. Edukiera mugatua denez, bertaratzeko interesa dutenei aukera pasatzen ez uzteko gomendatzen diet», azpimarratu du Canterok.

Bagatzako antzerki jaialdia Zirkodomoak, Udalak eta Begurko Bagatzako jai batzordeak antolatu dute eta Ibarra Kaldu dantza taldearen, Ibaibe Mendixkako IGEaren, Beurko institutuaren, Minas Institutuaren eta Malas Compañías antzerki konpainiaren laguntza du. «Bagatzak esku zabalik hartu ditu beti antzerkia eta zirkua, eta horren erakusgarri da bere antolaketak duen babes handia», adierazi du zinegotziak amaitzeko.