Berdinsarea – Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sareak Berdintruke izeneko gunea abiarazi du gaur goizean Barakaldon; EAEko udalek esperientzia onak trukatzeko gunea da, berdintasun-politiken eta indarkeria matxistaren aurkako politiken inguruan. Iratxe Foces Barakaldoko Emakume zinegotziak eman dio hasiera jardunaldiari, eta oraingo honetan adineko emakumeen rola eta emakume horien inguruan abian jar daitezkeen estrategiak izan ditu hizpide.
ISZko Topalekuan izan da hitzordua, eta Berdintasunerako Nafarroako Institutroak, Edad Hermosa programarekin, Basauriko Udalak, Urola Garaiak, Portugaleteko Udalak eta Barakaldoko Udalak hartu dute parte, Mikel Antizar Gizarte Ekintza arloko zinegotziak azaldu duen Zainduz programarekin.
Olallak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Berdinsareari, Barakaldo aukeratu izanagatik ekimena abiarazteko. Barakaldo erreferentea da berdintasunaren arloan. Eta hala da, gure ikuspuntutik, mugimendu sozial eta feministak udal proiektuetan duen inplikazioari esker. Adibidez, gure bizilagunen lankidetzari esker, 2017tik egiten ari garen puntu ez-seguruak detektatzeko ibilbideetan, 5 milioi baino gehiago inbertitzea lortu dugu seguruak ez diren puntuak kentzeko, nabarmendu du.Lan-metodo hori indartzen jarraitzea da gure asmoa, eta, horretarako, lanean ari gara San Bizente auzoko Emakumeen Etxea abian jartzeko eta Emakumeen Kontseilua sortzeko, berdintasunaren esparruan herritarren parte-hartzea oinarrituko duten bi tresna berri. Eta ekintza horietan inplikatzen dela nabaritu dugun sektore bat adineko emakumeena da, auzoko elkarteen, elkarte feministen edo hiriko alargunen elkarte sortu berriaren bitartez. Horiekin batera, emakumeengan osasuna sustatzeko tailerrak antolatzen ditugu, bai eta hitzaldiak maila emozionalean ahalduntzeari buruz, Covid-aren eragin emozionalari buruz, feminismoari buruz eta abar. Zainduz bezalako programak ere sortzen ditugu, -gero mintzatuko zaizue hortaz Mikel Antizar nire lankidea – edo Elkarrekin oinez, bizimodu osasungarria sustatzeko. Udalak Barakaldo gero eta errespetutsuagoa eta berdintasunezkoagoa egingo duten politikak ezartzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.