Hobekuntzak Deustuko kiroldegiaren pabiloiko estalkian

0

Bilboko Udalak, Bilbao Kirola udal entitatearen bitartez, berritu egin du 5. futbol zelaiaren soropila, eta iragazgaiztu egin du Deustuko kiroldegiaren pabiloiko estalkia.

Obra hauek udal instalazioak berritzeko eta modernizatzeko Bilbao Kirolak egiten ari den prozesuaren barruan egin dira; obra horien xedea da Udalaren kirol-instalazioen kalitatea eta egoera ona jagotea.

Lanak martxoaren 26-an hasi ziren, eta hilabete bat behar izan da burutzeko. Epe horretan, belar zaharra kendu da, hondatuta zegoen-eta erabilerarengatik, eta belar artifizial berria ezarri, kalitate handiagokoa, bi koloretakoa, eta 45 mm garai, eta silizez eta kautxu pikortsuz astundua; halaber, zuriz margotu dira joko-zelaiaren lerroak.

Behin obrak amaitutakoan, Bilbao Kirolak udal entitateak berriro aktibatu du Deustuko futbol-zelai horretarako erreserbak egiteko sistema.

5. futbol-zelaia, zelai ez ezik, Deustuko kiroldegiko pabiloiaren estalkia ere bada, eta, soropila berritzeko obrekin, aukera eman da pabiloiaren estalkia iragazgaizteko lanak egiteko, ura iragaz ez dadin orain arte bezala instalaziora.

Hobekuntza-lan hauek egiteko, Bilboko Udalak 65.200 euro ezarri ditu.

SARE SOZIALAK:

#EmanKirolari #aktibazaitez