“Gertuko Musika” denboraldiariaren amaiera

0

Gertuko Musika” denboraldiari amaiera emango zaio ostegun honetan, apirilaren 28an, J.C. de Arriaga Musika Kontserbatorioan. Udal Musika Bandaren eta Musika Kontserbatorioaren arteko lankidetza-kontzertuaren 7. edizioa da.

Bertan, musika-ikasleek ikastetxean ematen diren hainbat musika-espezialitatetako interprete gisa dituzten trebetasunak erakutsiko dituzte. Oraingoan Nerea García (klarinetea) eta Danel Zubeldia (saxofoia) ikasleek parte hartuko dute, Udal Bandako kide gisa. Miguel Arbelaiz tronboi jotzaile bertutetsuak ere parte hartuko du. «Kulturak hurbiltasunetik» izenburupean, azken programa hau Bandako zuzendari titularra den José Rafael Pascual-Vilaplanak gidatuko du.

Musika taldeak erabateko estreinaldian interpretatuko duEguzkilore” obra, eguzki-lorearen jatorria kontatzen duen euskal kondairan oinarrituriko Andres Alvarezen poema sinfonikoa, eta bertaratzen den publikoari gizakiek itzalez eta sorginez betetako mundua eguzkiz eta argiz betetzen duten mundu batera eramango duena. Era berean, taldeak Jose Serranoren “El Miserere de la Montaña” poema sinfonikoa, Fernando Velázquezen “Lo imposible” lana, Richard Wagnerren “Der Fliegende Holländer” tronboirako erromantzea eta Amando Blanquerren “Entornos” Alcoyko mendien sinfonia interpretatuko ditu.

Kontzertua 18:30ean hasiko da Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioan eta beti bezala, sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Hitzordu honen ostean, Bilboko Bandak Amando Blanquer Alcoyko konpositoreari omenaldia egingo dio. Maiatzaren 14an, larunbata, izango da, 19:30ean, Alcoyko Calderón Antzokian. “Haizearen sinfoniak” izenburupean, kontzertua José Rafael Pascual-Vilaplanak gidatuko du eta besteak beste, Amando Blanquerren “Julio Pastor” pasodoblea, “L’Embaixador” martxa eta “Entornos” sinfonia izango dira entzungai.