Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren aginduari. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko araubidea ezarri du, 2022. urtean gazteak emantzipatzeko planen eta gazte-planen diagnostikoa egiteko eta prestatzeko azterlanak egiteko, plan horien segimendua edo ebaluazioa egiteko eta gazteak emantzipatzeko prozesua sustatzea helburu duten toki-eremuko beste ekimen batzuen sistematizazioa eta ebaluazioa egiteko. Hartara 1.600.000 euro bideratuko ditu.
Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “ekimen horren bitartez, gazte-emantzipazioa sustatzen dugu. Gainera, beste tresna bat gehiago da gazteek beren bizi-proiektuak autonomiaz egin ahal izateko, gazte-emantzipazioarekin zerikusia duten jarduerak egin nahi dituzten toki-erakundeei laguntza emateko esparru baten diseinuaren bidez: diagnostiko-azterlanak; gazteak emantzipatzeko planak eta gazte-planak egitea; dagoeneko onartuta dauden planen edo gazteen emantzipazio-prozesua sustatzea helburu duten toki-eremuko beste ekimen batzuen segimendua edo ebaluazioa, eta dagoeneko helburu horrekin egin diren ekimenen sistematizazioa eta ebaluazioa”.