Andoni Iturbe Kultura sailburuordea Getxophotoren 16. edizioko irudi eta programazioaren aurkezpenean izan da

0

Kultura sailburuorde Andoni Iturbek Getxophotoren 16. edizioko irudiaren eta programazioaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Nazioarteko irudi jaialdia hamabost urtetan zehar irailean izan bada ere, aurten datak aldatu dira eta ekainaren 2tik 26ra izango da. «Imajinatu» izango da aurtengo gaia eta irudimenak gure bizitzari zentzua emateko duen rola eta horretarako irudiek eskaintzen dituzten aukerak aztertu nahi ditu.

Guztira hogei erakusketa eta instalazio inguru egingo dira, eta gehienak aire zabalean izango badira ere programazio digital zehatza ere eskainiko du.

Andoni Iturbe Kultura sailburuordearekin batera Getxoko alkate Amaia Agirrek eta Jaialdiaren zuzendari Jokin Aspuruk parte hartu dute aurkezpenean.

Informazio gehiago hemen.