Bilboko kultur agenda

0
PRUEBA

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietan ospatzen da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

    • Maiatzak 5, 19:00etan. Begoñako Udaltegia. Cuatro Cajas-¡Qué fuertes lo de Gloria! Ehun urte baino gehiago dira Gloria Fuertes jaio zela, eta ezinbestekoa da antologia bat egitea, haren helduentzako poemei buruz, eta haren bizitzari buruz. ¡Qué Fuertes lo de Gloria! errezital bat da, antzezlan bat, kontzertu bat, iturri bat, zurrumurru bat, lausengu bat edo hitz gordin bat. Drama bat da, irribarrea daukana; komedia bat atximur egiten duena, zuzeneko musikal modura emana.

 

EUSKAL FOLKLOREA

DANTZA PLAZETAN ekimenarekin, hiriko plazek tradizio handiena duen kultur programetako bat jasoko dute. Programaren helburu nagusia euskal folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak eta kalejirak eginez plaza publikoetan. Horrela, dantzaldi tradizionalen izaera parte-hartzailea berreskuratu nahi da, non dantzariek festan parte hartzeko gonbita egiten dieten ikusleei

    • Maiatzak 7, 13:00etan: Dantza alardea Arangoitin Bihotz Alai taldearekin.

 

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da. Aste osoan.

    • San Frantziskoko Udaltegia. ANESVAD Fundazioa Eva Menarekin elkarlanean. Rostros que dejan rastro – Margoa. Covid19aren pandemiak erakutsi digu norberekoikeriaren gainetik egon behar duela guztien onurak. Osasuna erronka global bat da. Eta osasun-arloko langileen talentua altxor unibertsal bat, eta hala izan behar du. Medikuntzako, erizaintzako eta zainketetako profesionalen aldeko omenaldi bat da. Aukera bat, oroimenean arrastoak uzten dizkigutenen aurpegiak ikusteko.

 

    • Errekaldeko Udaltegia.  Photobat – Argazkigintza. Photobat, Bilboko Argazki Elkartea, argazkigintzako elkarte bat da, eta Bilbon dauka egoitza. 2015ean sortu zen, eta harrezkeroztik, bazkideak gehituz joan zaizkio, grina berarekin: argazkigintza. Lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditugu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko.

 

    • San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia. María Rosario Uriarte. El color en la naturaleza – Margoa. Artelan handi horrek, Natura biluz eta basak, bere paisaiekin, argiekin eta une beti desberdinekin, artista asko gonbidatzen eta inspiratzen ditu zirrara eragiten duten obrak sortzera..

 

    • Begoña Udaltegia. Angel Sánchez. Babel – Argazkigintza. Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino.

 

    • La Bolsako Udaltegia. Blanca Calderon – Margoa. Genero-kontzeptua baino harago doan figura femeninoa interesatzen zaio artistari. Fintasuna, keinua, gorpuztasuna, samurtasuna eta intimismoa funtsezkoak dira proposatzen dudan emakumearen margozko kontakizunean. Ez dago ezer pastelaren teknika bezalakorik adierazteko zer den femeninotasunaren xarma bere ustean; zeren pastelaren teknika oso fina baita, eta tratatzeko zaila, eta trazu garbi, fresko, benetako eta lehen asmokoa eskatzen baitu.

 

FANT

FANT Bilboko Zimenaldi Fantastikoaren 28. edizioa maiatzaren 6an hasiko da, eta maiatzaren 14ra arte iraungo du. Zinemaldia beldurrezko eta fantasiazko zinemaren zaleen zain dago, Gólem – Alhóndiga zinemetan ikusi ahal izango diren hainbat proiekziorekin.

Gainera, jaialdiak jarduera paraleloak proposatzen ditu:

    • Aste osoan. Vía de Fuga Kafean. “Stop & Be Friendly II” erakusketa, Jorge Rondarena. Vía de Fuga kafean “Stop & Be Friendly II” erakusketa izango da ikusgai, Jorge Ronda ilustratzaile eta margolari bilbotarraren pertsonaien eta irudi fantastikoen marrazki sorta.

 

    • Aste osoan. Abando -Barrainkuako Udaltegia. “Morirse en Bilbao” erakusketa, Kike Infane eta Señor Verderena. “Morirse en Bilbao” erakusketan, Kike Infame (marrazkilaria) eta Señor Verde (gidoilaria) sortzaileek, jendea 2136. urtean kokatzen dute, kasko polarrak urtzearen ondorioz Iberiar Penintsulako iparralde osoa urpean dagoenean. Baina Bilbo oraindik ere bada kristalezko kupula ultrarresistente eta iragazgaitz baten azpian. Kupula hori, ironikoki, Uriak mantendu du, azaleko ohiko eztanda nuklearretatik salbu. Hirian erabat gaizki bizi ez den arren, duela gutxi birus arriskutsu bat, Gargantua birusa, bere txokoetan eta elkarte gastronomikoetan zabaldu da eta, horren ondorioz, Bilbo koarentenan deklaratu dute.

 

    • Aste osoan. Fnac. Paco Rocaren “Batman. El Mundo” erakusketa. Fnac-ek «Batman. El Mundo» erakusketa hartuko du, Paco Rocaren jatorrizko ilustrazioak erakutsiko dituena. Bere komikiak Estatu barruan eta kanpoan saritu dituzte, besteak beste, 2008ko Komikiaren Sari Nazionala, Gidoi Egokitu Onenaren Goya saria 2011n, Japoniako Excellence Award saria edo Kultura Ministerioaren 2021eko Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina.

 

    • Aste osoan. Begoñako Udaltegia. Begoña Udaltegiko liburutegian “Hontz Gaua: Sorginak literatura eta komikian” sorginkeriaren unibertsoari buruzko liburu eta komiki sorta bat izango da ikusgai.

 

LITERATURA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

    • Maiatzak 2, 19:00etan: “Kultura eta pentsamendua” zikloaren beste edizio bat hasi da, “Declaraciones de guerra” izenburupean. Hitzorduaren izenburua “Memorias de la Guerra, Guerra de la memoria” da, eta Francisco Ferrándiz antropologoak hartuko du parte.

 

    • Maiatzak 4, 19:00etan: Galder Regueraren “Hijos del Fútbol” liburuaren edizio berriaren aurkezpena ospatuko da Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian.

 

    • Maiatzak 5, 19:00etan: “Matematika eguneroko bizitzan” zikloan, “Inteligencia Artificial: Pasado, Presente y Futuro”, izeneko hitzordua proposatzen du. Pedro Larrañaga Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedradunak emango du, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

 

MAGIA

MAGIAREN TOPAKETAK. Otxarkoaga eta Txurdinaga berriro bihurtu dira Bilboko Udalak antolatutako MAGIAREN TOPAKETAK programaren edizio berrirako aukeratutako agertokiak. Maiatzaren 4tik 29ra 13 hitzordu egingo dira, eta familia osoak gozatzeko proposamenekin. “Magiaren Topaketak” saioak ikus-entzuleek adin guztiez goza dezaten magia-ikuskizunak, masterclass saioak, galak, hitzaldiak eta erakusketak proposatzen ditu.

MUSIKA

MUSIKA DIBERTIGARRIA DA – LA MÚSICA ME DIVIERTE da hiritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, publikoa musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara hurbiltzeko helburuarekin sustatutako kontzertu didaktikoen zikloa.

    • Maiatzak 6, 19:00etan. Bertendona Institutua. Stratos Project – Descubriendo nuevos mundos sonoros: desde el Barroco a la Vanguardia del S.XXI. Stratos Project gaur egungo musikaren egoera bere interpretazioekin aberasteko asmoz sortu zen, eta akordeoi eta biolontxelorako jatorrizko eta transkribatutako errepertorioa ezagutarazteko. Hala, musika entzule berrietara hurbiltzea da helburu handienetako bat, errezitaldien eta kontzertu didaktikoen bidez. Sarrerak salgai esteka honetan.

 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus