Ikasleei zuzendutako marrazki lehiaketa antolatu du Barakaldok laneko segurtasunaren garrantziaz jabe daitezen

0

Saria eman dio alkate Amaia del Campok irabazleari. El Pilar ikastetxeko ikaslea da, eta marrazkian, genero berdintasuna eta lan arloko segurtasuna uztartu ditu. Nerea Martinek, gainera, jarduera bat irabazi du Lehen Hezkuntzako 6 mailako bere ikasgelarentzat Zirkodromoan, bai eta Udalaren aintzatespena ere, egin duen lanagatik.

Lanean behar bezala babestuta dauden osaba-izeben marrazki bat, kaskoa, eskularruak eta musukoa dituena, izan da aurten Barakaldoko Udalak abian jarritako lehiaketa berriaren irabazlea, apirilaren 28an, osteguna, laneko segurtasun eta osasunaren munduko egunaren karietara egina.  El Pilar ikastetxeko Nerea Martín izan da irabazlea, zeinak ikasgela osorako Zirkodromoan jarduera bat egitean datzan saria jaso duen, bai eta Amaia del Campo alkatearen aintzatespen publikoa ere, egin duen lanagatik.

Lehiaketaren helburua Segurtasun eta Osasun Kultura Positiboa eraiki dadin lan egitea da.

Horrela, Laneko Prebentzio eta Osasunerako Udal Zerbitzuak marrazki-lehiaketa batean parte hartzea planteatu zien hiriko ikastetxe guztiei, gai gisa zure gurasoen laneko segurtasuna hartuta.  Nereak izeba eta osaba marraztu ditu lanean eta genero berdintasunaren aldeko apustua ere egin nahi izan du Din, din, din, gaur gara berdin! leloa itxertatuz.

Amaia del Campo alkatea, Iratxe Foces Prebentzio Zerbitzuko zinegotzi arduraduna eta Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloko zinegotzia ikastetxeraino hurbildu dira ikasleari zorionak emateko eta marrazki honekin egindako ahalegina eskertzeko. Alkateak azpimarratu duenez, gure helburua benetako prebentzio-kultura sustatzea da, arlo horretako hezkuntza hezkuntza-maila guztietan sustatuz eta gizartea inplikatuz, lanean geure burua babesteak duen garrantzia beti kontuan har dezagun.

Hainbat ikastetxe eta ikasmailetako irakasleek ekimena helarazi diete ikasleei, gaiari buruzko hitzaldi txiki edo jolasekin, hezkuntza-eremutik lan-prebentzioa sustatzeko eta modu hori ikasleen bitartez familietara ere iritsi ahal izateko.