Bi baratza mota daude gaur egun, Izarraizpe eremua, Izarraizko Atea parkearen albo batean, 40 m2ko partzelak eta Otzakako ermuan, 85 m2 inguruko partzelekin, Iñaki Azpiazu kalearen bukaeran.
Programa honen bidez Udalak hezkuntza alorrean praktika jasangarriak bultzatu nahi ditu, eta esleipen hauen bidez norbanakoak edo taldeak aukera izango dute baratza ekologikoak lantzeko eta kontsumorako produktuak lortzeko.
Baratza programan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da Azpeitian erroldatuta egotea (gutxienez hiru urtez). Gainera, hezkuntza eta ingurumena sustatzeko interesa duten herriko talde edo erakundeak ere programan parte har dezaketa.
Guztiek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Azpeitiko Udalarekiko zerga-betebeharrak eta beste edozein motatakoak ordainduta izatea.
b) Familia-unitate bereko kideren bat ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzaile.
c) Ez izatea nekazaritza-jarduerarako egokiak diren beste landa-lur baten jabe, ez edukitzea beste landa-lur baten gozamen eskubiderik, ezta maizterra izatea ere, ez erabiltzailea bera, ezta familia unitateko beste edozein kide ere.
d) Programa honen barruan araudiak zehaztutako ez-betetzeren batengatik zehapenen bat jaso ez izana
Interesdunek maiatzaren 5era arte dute beren eskaera aurkezteko epea. Aurrez baratza publikoa ustiatzen duten pertsonek ere eskaera egin beharra dute. Horretarako eskaera orria, nortasun txartela edo ordezko agiri legalaren fotokopi eta onuradun izateko ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak edo zinpeko aitorpena aurkeztu behar dira.
Informazio gehiago.