Etxebarria Parkeko tximinian jarduketak

0

Bilboko Udalak, datozen asteetan, Etxebarria Parkeko tximinian jarduketa bat egingo du, batez ere egitura mantentzeko lanak egiteko eta, horrela, haren iraunkortasuna bermatzeko.

Lanok 45 egun iraungo dute (edo gutxiago, eguraldia ona bada). Aurrekontua 38.418,30 eurokoa da.

TECNALIA enpresak tximiniaren diagnostiko bat prestatu du, eta egituraren analisi bat egin da (bai barruko aldetik, bai kanpokotik), elementu guztien egoera egiaztatzeko. Gero, egingo diren jarduketak lehenetsi dira.

Zehazki, goiko aldean metalezko uztai indargarri perimetral berri bat jarriko da, tximiniaren burutik 1,30 metrora, gutxi gorabehera.

Gainera, egoera txarrean dauden uztaiak saneatu eta margotuko dira. Uztaien eta tximiniaren fustearen artean dagoen betegarria ordeztuko da. Uztai guztiak ondo estututa dauden egiaztatuko da eta, ez hala ez bada, berriro estutuko dira.

Esku-hartze hori egiteko eta egituraren parte guztietara iristeko, bi garabi erabiliko dira, bata 60 tonakoa eta bestea 120 tonakoa.

SARE SOZIALAK: