Bilboko ostalaritza eta gaueko aisialdiko establezimenduek bihartik aurrera eskatu ahal izango dituzte Udalak onetsitako zuzeneko laguntzak

0

Bihartik aurrera (larunbata, apirilak 30), Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, hiriko ostalaritza eta gaueko aisialdiko establezimenduek eskatu ahal izango dituzte Bilboko Udalak onetsitako zuzeneko laguntzak, guztira, 2,1 milioi euro izango dira.

Epea zabalik egongo da hamabost egun naturaletan zehar eta izapidea telematikoki egingo da Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, hemen: www.bilbaoaurrera.eus

Programa Bilbao 2022 Plana: Covid-19aren Ondorioen Aurkako Neurriak planaren barruan dago. Neurri horiek ekitaldi honetarako erabaki zituen Udaletxeko Gobernu taldeak eta horrekin ados egon ziren Udalean ordezkaritza duten talde politikoak (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP).

Laguntzak bateragarriak izango dira Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzekin, eta honako oinarri hauetan araututako kalkulutik lortzen den lanpostu kopurua eta establezimendu motaren arabera banatuko dira:

II. taldea (*):

    • Bat eta hiru langile artean: 1.000 €

 

    • Lau eta hamar langile artean: 1.250 €

 

    • Hamaika langile edo gehiago: 1.500 €

 

III. taldea (**):

    • Bat eta lau langile artean: 1.500 €

 

    • Bost eta hamar langile artean: 2.000 €

 

    • Hamaika langile edo gehiago: 4.000 €

 

IV. taldea (**):

    • Bat eta lau langile artean: 2.500 €

 

    • Bost eta hamar langile artean: 4.500 €

 

    • Hamaika langile edo gehiago: 6.000 €

 

(*) II. taldea: tabernak, jatetxeak…

(**) III. eta IV. taldeak: pubak, diskotekak, dantza aretoak eta kafe antzokiak. III. taldeak 4:00etan itxiko du. IV. taldea 6:00etan.

Hemen informazio gehiago eskuratu eta zalantzak argitu ahal izango dituzu:

SARE SOZIALAK: