Bilbao Kirolak udal entitateak modu errazagoa eskainiko die erabiltzaileei kiroldegietan sartzeko

0
PRUEBA

Bilbao Kirolak udal entitateak modu errazagoa eskainiko die erabiltzaileei kiroldegietan sartzeko, eskuturreko erosoago eta arinago batekin. Gailu horrek aukera emango du armairuak ireki eta ixteko ere, eta beste funtzionalitate batzuk ere gehituko zaizkio, aurrerago.

Bilbao Kirolak udal entitatearen xedea da erabiltzaileei erosotasun handiagoa eskaintzea; erabiltzaileek uneoro jantzita eroan ahal izango dute eskuturrekoa, are igerilekuan bertan ere, uretan, eta, hala, ez da hain erraza izango haiek galtzea. Bestalde, hobekuntza hori Bilbao Kirolak udal entitateek herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak berritzeko prozesuaren barruan dator.

Eskuturrekoa web-orriaren bidez eskuratu ahal izango da (eta Bilbao Kirolak udal entitatearen 11 kiroldegietako edozeinetan jaso, erosi izanaren agiria erakutsita), edo kiroldegietan bertan ere bai, gaurtik hasita, maiatzak 2. Bi neurritakoak egongo dira aukeran, batzuk helduentzat, eta beste batzuk, txikiagoak, adingabeentzat.

Eskuturrekoak 5 euroko prezioa izango du, eta ez da nahitaezkoa izango erostea; hala, egungo txartelak ere oraintxe arte legetxe erabili ahal izango dira.

SARE SOZIALAK:

#EmanKirolari #aktibazaitez