Eid al-Fitr jaia

0

Hilabeteko baraualdiaren ostean, Eid al-Fitr jaia dator, Ramadanaren amaiera. Hori dela eta, Bilboko Udalak islamdar komunitatearekin egon nahi izan du, haientzat hain garrantzitsua den data horretan.

Ospakizuna Al furkan meskitan izan da, eta han egon dira Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako zinegotzia, Amaia Arregi Herritarren Segurtasuneko zinegotzia, eta Kontxi Claver Gizarte Ekintzako zuzendaria, besteak beste.

Udal ordezkariek meskitako kideak eta han eta hemen islamiar komunitateko pertsonentzat egunero janaria prestatzen eta banatzen ibili diren boluntarioak agurtu dituzte. Zenbait erlijiotako boluntarioak aritu dira janaria banatzen, Bilboko Erlijioen Mahaian ezarritako koordinazioaren testuinguruan.

Eid al-Fitr da islamiarrentzat katolikoentzat Gabonak direna. Egun horretan, opariak egiten dituzte, etxeak apaintzen dituzte, jantziak estreinatzen dituzte, eta hurbilekoekin partekatzeko plater tradizionalak prestatzen dituzte. Egunari ekiteko, islamiarrak meskitara joaten dira otoi egitera, Zakat al-fitr egiten dute (behartsuentzako diru-bilketa), eta elkarri bisita egiten diote, Eid-al-Fitr zoriontsua opatzeko, ospakizunerako prestatutako pastel txikiak eta kutixiak dastatzen dituzten bitartean.

Hasiera eta amaieraz gain, Ramadanak beste data garrantzitsu bat du: Laylat al-Qadr edo «Patuaren Gaua» delakoa. Egun horrek gogorarazten du Muhammad profetak Koranaren lehenengo errebelazioa, musulmanen liburu sakratua, jaso zuen gaua

SARE SOZIALAK: