FANT jaialdiaren prentsa deialdiak

0
PRUEBA

FANT 2022an lehiatuko diren 13 euskal film laburren prentsarako proiekzioa Gólem – Alhóndiga zinemetan izango da ikusgai 09:15ean. Ondoren, 11:30ean Bastida Aretoan prentsaurrekoa emango dute Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotziak, Gonzalo Olabarria; Justo Ezenarro, jaialdiaren Zuzendariak; eta FANTen edizio berrian parte hartuko duten euskal film laburren zuzendariek: Jon López Martín (Calma); Alaia Sedano Tobar (Haraindiko); Kevin Iglesias y Pedro Rivero (Los Días que Nunca Fueron y Au Pair) ; Xanti Rodriguez (Pasaia); Lander Castro (Carnívoro); Aitor Elorriaga (El Cometa); eta Amaia Sebastián (Rewind).

VIRUS -32” FILMAREN PROIEKZIOA ETA PRENTSAURREKOA

    • EGUNA:Ostirala, 2022ko maiatzaren 6a

 

    • ORDUA: Prentsarako emanaldia: 10:00etan

 

    • Prentsaurrekoa: 11:30ean.

 

    • TOKIA: Azkuna Zentroa (Arriquíbar Plaza, 4)

 

Prentsarako proiekzioa Gólem – Alhóndiga zinemetan izango da ikusgai 10:00ean. Ondoren, Justo Ezenarro, jaialdiko zuzendaria; Ángel Sala, filmaren ekoizlea eta Sitgeseko jaialdiaren egungo zuzendaria; Joan Lluís Goas, Sitgeseko jaialdiko produktore exekutibo eta zuzendari ohia; eta Isaac Torras, filamren ekoizlea, prentsaurrekoa emango dute Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, 11:30ean.

FANT 2022KO INAUGURAZIO EKITALDIA

    • EGUNA:Ostirala, 2022ko maiatzaren 6a

 

    • ORDUA: Photocall: 19:00etan.

 

    • Gala: 19:30ean.

 

    • TOKIA: Campos Elíseos Antzokia (Bertendona, 3 bis)

 

FANT Campos Eliseos Antzokiaren inaugurazio ekitaldiarekin jarriko da abian. Photocall-a 19:00etan izango da eta gala 19:30ean hasiko da.

Ekitaldian izango dira, besteak beste, Juan Mari Aburto Alkatea, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Zinegotzia, Justo Ezenarro FANTeko Zuzendaria, Leire Artigue FANTeko Koordinatzailea, Macarena Gómez, Bego Vicario eta Patxi Azpillaga, OHOREZKO FANT Sariak, eta Alex Gerediaga galako zuzendaria.

Gala honetan OHOREZKO FANT sariak banatuko dira. Gainera, nazioarteko estreinaldi bat ere izango da: “Virus – 32”.

Galaren ondoren, FANTen 28. edizioan lehiatuko diren euskal film laburrak proiektatuko dira.

Y TODOS ARDERÁN” FILMAREN PROIEKZIOA ETA PRENTSAURREKOA

    • EGUNA:Larunbata, 2022ko maiatzaren 7a

 

    • ORDUA: Prentsarako proiekzioa: 09:30ean.

 

    • Prentsaurrekoa: 11:30ean.

 

    • TOKIA: Azkuna Zentroa (Arriquíbar Plaza, 4)

 

Prentsarako “Y todos Arderán” filmaren proiekzioa 09:30ean hasiko da Gólem – Alhóndiga zinemetan. Ondoren, 11:30ean Bastida Aretoan, Justo Ezenarro, jaialdiko Zuzendaria; Macarena Gómez, filmeko aktore protagonista eta OHOREZKO FANT Saria; David Hebrero, film luzearen zuzendaria; eta Deja Gordon, filmaren ekoizlea, prentsaurrekoa emango dute.

LET THE WRONG ONE IN” FILMAREN PROIEKZIOA ETA PRENTSAURREKOA

    • EGUNA:Igandea, 2022ko maiatzaren 8a

 

    • ORDUA: Prentsarako proiekzioa: 09:45ean.

 

    • Prentsaurrekoa: 11:30 horas.

 

    • TOKIA: Azkuna Zentroa (Arriquíbar Plaza, 4)

 

“Let the Wrong One In” filmaren prentsarako proiekzioak 09:45ean hasiko da Gólem – Alhóndiga zinemetan. Ondoren, 11:30ean Bastida Aretoan, Leire Artigue jaialdiko Koordinatzaileak eta Conor McMahon filmaren zuzendariak prentsaurrekoa eskainiko dute.