Euskadiko ‘DayOne Innovation Summit’ Deustuko Unibertsitatean egingo da

0

Caixabankek joan den urtearen amaieran ‘EmprendedorXXI’ sariak deitu zituen, ekosistema ekintzailearen hazkundea sustatzeko; dagoeneko XV. ediziora iritsi dira, ‘DayOne’, bere enpresa tekologiko eta inbertitzaileetaan espezializatutako dibisioaren bidez bultzatuta eta ENISAren laguntzaz. Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du SPRI Taldearen bidez.

Aintzatespen horiek edozein jarduera-sektoretako oinarri teknologiko eta berritzaileko mikroenpresa eta ETEei zuzenduta daude, lurraldearen arabera sailkatuta. Euskadiko enpresa guztiek dute sari nagusia jasotzeko aukera, sektore ekonomikoa edozein dela ere.

2022ko maiatzaren 11an, 9.30etik 11.00etara, Deustuko Unibertsitatean (Garate Auditorioa: Unibertsitate etorbidea, 24 Bilbo) jardunaldi berri bat egingo da berrikuntzari, teknologiari eta ekintzailetzari buruz. DayOne Innovation Summit da, hainbat arlotako teknologia-joerei buruzko hitzaldiak eta mahai-inguruak eta networkinga sustatzeko jarduerak bilduko dituen ekitaldia.

Aurten, ekitaldiak sei gaitan banatu dira, bakoitza EmprendeXXI Sarien 15. edizioaren erronketako batekin lotuta: BancaXXII, CiudadXXI, PlanetaXXI, SemillaXXI, SilverXXI, eta ViveXX.

Ekitaldian zehar, Epaimahaiak EmprendedorXXI sarien irabazle bezala erabakiko duen euskal enpresa ezagutuko dugu eta bertan ere sari banaketa egingo da. Zorte handia oraingo honetan aurkeztu diren hautagaitzei!

‘DayOne’-ri buruz

Enpresa teknologiko eta berritzaileentzat eta haien inbertitzaileentzat Caixabanken banku-zerbitzu espezializatua da. Caixabankek sortuta, garapen azkarreko eta jarduera-esparru globaleko enpresa gazteei laguntzeko, garatzeko eta laguntzeko, enpresa hauei balio erantsiko jarduerak egitea eta funts propioekin finantzatzea errazten die.