Donostiako herritarrek Plan Orokorrari ekarpenak egiteko aukera izango dute maiatzaren 11ra arte

0
PRUEBA

Donostiako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko prozesua hasi du, eta honen baitan, diagnostikoa osatzeko galdetegi bat martxan jarriko du online. Bertan, parte hartzeko aukera izango dute donostiarrek, tokiko elkarteek, Donostian lan egin edo ikasten dutenek eta gure hiria bisitatzen dutenek.

Galdetegiaren bidez Plan Orokorrak eragina duen 11 alderdi ezberdinen inguruan eman daiteke iritzia, baita ekarpenak egin ere, besteak beste, segidako gaiei buruz: lurralde eta hiri estrategia; inklusibitatea eta osasuna; jasangarritasuna eta klima-aldaketa; ondarea eta euskara; turismoa; ingurune naturala; mugikortasuna; gune publikoa; etxebizitza eta hiri berroneratzea; jarduera ekonomikoa, eta ekipamenduak.

Galdetegi bakoitza betetzea 5 minutu inguru eman dezake, eta ez da beharrezkoa guztiak erantzutea. Gainera, parte hartu nahi dutenek une edo egun ezberdinetan bete ditzakete inkesta ezberdinak. Epea maiatzaren 31n amaituko da.

Parte hartzea anonimoa da. Estatistiketarako datu pertsonal orokor batzuk eskatuko dira.

2022/05/02-an argitaratua