Bizkaiko eskautek Gorka Deuna, bere urteroko jaia, ospatuko dute igande honetan Barakaldon

0

Eskultismoari buruz Eskultismoak aisialdiko hezkuntzaren bidez mundua aldatzea du helburu. Pertsona aske, kritiko eta gizarte zuzen eta solidarioa eraikitzeko konprometituak hezten ditu. Mugimendua alderdirik eta irabazteko asmorik gabea da, boluntarioz osatua. Eskaut taldeak aisialdian egiten ditu ekintza hezitzaileak , horretarako metodo zehatz bat erabiliz, eskaut metodoa, izateko eta egiteko estilo propioa. Hezkuntza proiektua 8 eta 19 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak 50 urte baino gehiago daramatza federazio gisa lan egiten, eta gaur egun ia 30 talde dauzka Bizkaiko hainbat parrokia eta ikastetxetan. 2.500 ume eta gazte inguru daude 300 begiralez lagunduta, eta horiek dira hezkuntza proiektua aurrera eramaten dutenak. Hurrengo maiatzaren 8an, igandea, 2.500 lagun inguru elkartuko dira Barakaldon, Gorka Deuna urteroko jaia ospatzeko. Euskalerriko Eskautak Bizkaiak aurten antolatutakoaren leloa «Eskuak lotuz, bat egin!» da. Lelo honekin, Bizkaiko eskaut mugimenduak talde guztien arteko eskaut ospakizun handi honen itzulera nabarmendu nahi du. Gaur goizean aurkeztu du Alkatetzako zinegotzi Gorka Zubiaurrek jardunaldia María Manrique elkarteburu eta Diego Bahillo administrariaz batera

Ospakizuna egun osoan izango da, eta goizeko 10etan hasiko da, Bizkaiko eskautak Barakaldoko Gorostitza Parkera iritsi ondoren, antolakuntzako 300 begiraleekin batera. Ekitaldiaren antolatzaileek taldekako etorrera programatu du, garraio publikoaren erabilera lehenetsiz, iriste- eta irteera-ordutegi mailakatuekin. Parketik oinez hasiko dute ibilbidea, gutxi gorabehera ordu eta erdiz, Errekatxo inguruan. Ibilbideaz gain, adin-taldeek zenbait dinamika egingo dituzte ibilbidean. Horren ordez, familientzat eta begirale ohientzat Barakaldoko Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroaren bisita gidatua eskainiko da.

Eguerdian, hamaiketakoa izango da, eta gero meza. Bazkariaren ostean, Txarandula antzerki-taldea keta Oinutsik erromeriak emango diote ospakizunari amaiera arratsaldeko seiak aldera. Aurrekoetan bezala, egun osoan, txosna bat eta merchandising eskaut eta Eskauten Goitibera aldizkaria saltzeko  jarriko dute.

Udalean pozik gaude igandean 2.500 lagun baino gehiagok Barakaldoko birika berdea ezagutuko dutelako, Gorostitzatik Errekatxorantz. Barakaldo bigarren eraldaketa sozial eta urbanoa bizitzen ari da, eta Barakaldo naturalena ezagutzeko aukera izango dute, gure historiaren ukituekin, CIHMA-Ingurumenaren eta Historiaren Interpretazio Zentrora egindako bisitaren bitartez, Zubiaurrek azaldu duenez.

«Barakaldon, aisialdiko talde ugari ditugu. Eskauten esparruan, Elizalde Eskaut Taldea dugu, 33 urte baitaramatza jardunean gure udalerrian, zinegotziak azpimarratu duenez. Udal gisa, aisialdiko taldeei babesa ematen diegu, eta Gazteriaren alorretik aisialdiko begirale izateko prestakuntzak martxan jartzen ditugu; jarduerak sortzeko diru-laguntzak eskaintzen ditugu eta aisialdirako udalerrian dauden aukerei buruzko hitzaldiak antolatzen ditugu».

«Udalean pozik gaude igandean 2.500 pertsona baino gehiagok Barakaldoko birika berdea ezagutuko dutelako, Gorostitzatik El Regatorantz.  Barakaldo bigarren eraldaketa sozial eta urbanoa bizitzen ari da, eta Barakaldo naturalena ezagutzeko aukera izango dute, gure historiaren ukituekin, CIHMA, Ingurumenaren eta Historiaren Interpretazio Zentrora egindako bisitaren bitartez», azaldu du Zubiaurrek.

Zinegotziak azpimarratu duenez Barakaldon, aisialdiko talde ugari daude. Eskauten esparruan, Elizalde Eskaut Taldea dugu, 33 urte baitaramatza jardunean gure udalerrian.  «Udal gisa, aisialdiko taldeei babesa ematen diegu, eta Gazteriaren alorretik aisialdiko begirale izateko prestakuntzak jartzen ditugu martxan; jarduerak sortzeko diru-laguntzak eskaintzen ditugu eta aisialdirako udalerrian dauden aukerei buruzko hitzaldiak antolatzen ditugu».

.

20220503-Gorka Zubiaurre y representantes de la agrupación de eskauts de Bizkaia

ESKULTISMOARI BURUZ
Eskultismoak aisialdiko hezkuntzaren bidez mundua aldatzea du helburu. Pertsona aske, kritiko eta gizarte zuzen eta solidarioa eraikitzeko konprometituak hezten ditu. Mugimendua alderdirik eta irabazteko asmorik gabea da, boluntarioz osatua. Eskaut taldeak aisialdian egiten ditu ekintza hezitzaileak , horretarako metodo zehatz bat erabiliz, eskaut metodoa, izateko eta egiteko estilo propioa. Hezkuntza proiektua 8 eta 19 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak 50 urte baino gehiago daramatza federazio gisa lan egiten, eta gaur egun ia 30 talde dauzka Bizkaiko hainbat parrokia eta ikastetxetan. 2.500 ume eta gazte inguru daude 300 begiralez lagunduta, eta horiek dira hezkuntza proiektua aurrera eramaten dutenak.

Kontaktua: María Manrique

Euskalerriko Eskautak Bizkaiko lehendakaria Telf.: 944 795 989 / 634 50 50 31
bizkaia@eskaut.org

Baliabide batzuk: