Eusko Jaurlaritzak 2030erako Tokiko Idazkaritzaren egoitza hartzeko hautagaitza aurkeztu du Nazio Batuan

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Joan den ostiralean, apirilaren 29an, Eusko Jaurlaritzak Nazio Batuen idazkariorde nagusiaren 2030 Tokiko Koalizioaren Zuzendaritza Kontseiluaren bileran parte hartu zuen, New Yorken. Espainiak Nazio Batuen aurrean duen Misio Iraunkorrarekin batera, Eusko Jaurlaritzak New Yorken duen ordezkari Unai Telleriak Euskadiren hautagaitza aurkezteko aukera izan zuen, Lokala 2030 izeneko ekimenaren idazkaritzaren egoitza nagusia Bilbon hartzeko.

Proposamen hori bederatzi hilabete baino gehiagoko sustapen-prozesu baten emaitza izan da. Prozesu horretan, Lehendakaria buru zela, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Gizarte Trantsiziorako eta Agenda 2030erako Idazkaritza Nagusiak zuzenean esku hartu dute. Eusko Jaurlaritzaren bultzada horri esker, lankidetza-esparru bat sortu da Espainiako Gobernuarekin, zehazki 2030 Agendaren Estatu Idazkaritzarekin eta Lankidetzarako Estatu Idazkaritzarekin, bai eta Bilboko Udalarekin ere. Horren guztiaren ondorioz, hautagaitza hori formalizatu egin da, eta ofizialki aurkeztu da.

Tokiko Idazkaritza 2030

Nazio Batuak mundu mailan 2030 Agendaren kokapena sustatzeko prozesu garrantzitsu bat hedatzen ari da, eta horren barruan sartzen da Nazio Batuen sistemak tokiko, eskualdeko eta nazioko gobernuei laguntzea, GJHak lurralde-eremu bakoitzean sustraitzeko.

NNNUUko Idazkaritza Nagusiko Bulego Betearazleak 2030erako Tokiko Ekimena abiarazi du. Haren helburua Nazio Batuen Garapen Sistemaren koordinazioa eta kohesioa indartzea da, GJHen kokapenaren inguruan.

2030erako Tokiko Ekimenaren helburu nagusietako bat tokiko eragileen eta helburu globalen arteko lotura indartzea da, eragile anitzeko plataforma baten bidez. Plataforma horretan, NN.UU agentziek, tokiko eragileek (hala nola sektore pribatuak, tokiko, eskualdeko eta estatuko gobernuek) eta beste eragile garrantzitsu batzuek elkarlanean jarduten dute aliantzen bidez, eta konpromiso berriak garatzen dituzte helburu komun eta partekatuen alde.

Toki2030eko euskal egoitzari esker, Bilbo eta Euskadi erreferentzia-puntu orokor gisa kokatuko lirateke GJHen kokapenari dagokionez, bai eta maila anitzeko koherentzia eta lankidetza publiko-pribatua bultzatzeari dagokionez ere, 2030 Agenda benetan inplementatzeko.