PRUEBA
Gobernu Kontseiluak 2023ko lan-egutegia onartu du gaur Euskadirako, eta ohiko jaiegunak mantendu ditu, 2022an ez bezala; izan ere, 2022an irailaren 6a jaieguna izango da, Juan Sebastian Elkano Getariako itsasgizona buru duen munduari egindako lehen itzuliaren bosgarren mendeurrena ospatzeko.
Hauek izango dira lan-egutegiak Euskadin 2023an izango dituen hamabi jaiegunak:
-
- Urtarrilaren 6a (Errege-eguna)
-
- Apirilaren 6a (Ostegun Santua)
-
- Apirilaren 7a (Ostiral Santua)
-
- Apirilaren 10a (Pazko bigarrena)
-
- Maiatzaren 1a (Langileen eguna)
-
- Uztailaren 25a (Santiago)
-
- Abuztuaren 15a (Jasokundea)
-
- Urriaren 12a (Nazio-jaieguna)
-
- Azaroaren 1a (Domu Santu eguna)
-
- Abenduaren 6a (Konstituzio-eguna)
-
- Abenduaren 8a (Sortzez Garbiaren eguna)
-
- Abenduaren 25a (Eguberri-eguna)
Jardunaldi horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, udalek eta aldundiek dekretatu beharrekoak.