Azpeitiko Udaleko departamendu desberdinetako teknikariek hartu dute parte: Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza, aniztasuna, Parekidetasuna, Emakume Txokoa, Udaltzaingoak eta Gazteriak. Eta beste hainbat herritako udaltzaingoko kideak (Donostia, Irun, Azkoitia eta Iruñea) eta Ertzaintza eta Foruzaingokoak ere izango dira bertan.
Saioaren hasieran izan da Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua hasiera ematen: «Hemen ikusten da indarkeria bezalako kasuetan guztiok elkarrekin eta elkarlanean erantzun eta arreta hobeagoa eskainiko diegu herritarrei. Azpeitian 2012. urtetik genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktimak artatzeko protokoloa du. Konpromiso horren baitan protokolo hori berritu, hobetu eta denon artean bultzada ematea izango da orain arte egindako formazioak eta gaur abian jarritakoak».